Arte + Soinu zentrua, BAIONA
// ARTE URBANOA edo street art jatorri
desberdinetako artisten lanei dagokie, zeinak espazio publikoa erabiltzen duten
teknika desberdinen bitartez adierazteko. Trantsitatuak diren espazio publikoak
erabiltzen dituzte beren akzioak aurrera eramateko eta ikusleak arritzeko. Mezu
iraultzaileak, kritika sozialak eta politikoak izaten dituzten akzio hauek,
hausnartzera bideratu nahi dute ikuslea. Gizartearen pentsamendu eta
sentimenduak islatzen dituen forma kreatibo gisa, hirian bere lekua izan behar
duen mugimendua da, baztertua izan gabe. Kultura urbano alternatiboak leku
irekiak eta zabalak beharko dituzte, sorkuntza, erakusketa eta irakaskuntza
bultzatu ahal izateko.
// HELBURUA Arte urbanoa garatu ahal
izateko espazio publiko berri baten bilaketa, zeinak bide emango duten arte
mugimendu honen eskakizunak burutzeko, baztertua izan gabe. Hala, azalera
mugarik gabe, arkitektura metodo tradizionaletara jo gabe, arte urbanoaren
inguruan sortu diren paradigmak deuseztuko dituen proiektu bat bilatzen da, non
gizartea den protagonista hirian. Hiria izango da proiektua, hiria baita
gizarteak bizitza garatzeko erabiltzen duen medioa, eta beraz, honen inguruko
kritikak eta mugimendu alternatiboak jasoko dituena ere. Hiriak lekua izango
du, gune iraunkorrak zein aldakorrak proposatu eta artearen sorkuntza,
irakaskuntza eta erakusketa antolatzeko.
Ezin ahaztu ere, zein garaitan bizi
garen, garaia bera artearen islada baita eta berau osatzen duten elementuak
ezingo baitira albo batera utzi. Ez soilik espazioa baizik eta gailu modernoak
ere lekua izango dute guztiona den espazio edo sare publikoan. SARE HUTSEAn
alegia.
// HIRI-PROIEKTUA. Arte urbanoa lantzeko,
hiria bera da erabiliko dena, hiri historikoak alegia. Hauen degradazioa aro
teknologikoan izugarria izan da periferiako gune saneatu eta berrien alde. Hori
dela eta, hiri sarearen berakadarekin hiri hutsuneak eta hauen aktuazio falta
ugaritu egin da Europako hirietako alde zaharretan. Gune hauen eraberritzetik
alde zaharraren bizigarritasuna hobetu
eta bizitza eman nahi zaie artearen integrazioaz eta praktikaz.
_ Hiri hutsa (publikoa) [A]. Bertan
garatuko dira jendearen presentzia eta taldeeen arteko interakzioa eskatuko
duten aktibitateak eta honen erreabilitazioa izango da jarduteko lehen
esparrua. Jendeak kalea erabiliko du hirian proposatuko diren ekintza
desberdinak egin eta parte hartzea bultzatzeko. Horretarako NODOAK hiri
egituraren erreferentzia puntu izango dira eta plaza eta kaleen arteko
elkarguneetan kokatzen dira. Bestetik alde zaharrean aurki daitezkeen erabilera
anitzeko espazio libre zabalak identifikatu dira aktibitateen gehiengoa garatu
ahal izateko.
_ Hiri betea (pribatua) [B]. Hiri egitura
definituko duena da, sare publikoaren antolatzailea eta altxaera emango duena.
Bertan kokatzen diren behe oineko aktibitateak kalearekin duten eralazio zuzena
kontuan hartuta, garrantzia izango dute arkupe, komertzio eta utzitako lokalak.
Galeria eta atelier-ak izango lirateke mugimenduaren lehen lanak jaso eta
jendaurrean zabaltzeko bidea emango dutenak. Publiko eta pribatuaren arteko
muga eta erlazioa finkatuz, lokal hutsak aukera paregabea eskaintzen dute
artearen garapen eta zabalkunderako programa desberdinak jaso eta esku
pribatuen esku jarriz. Sare pribatua osatzen dute ere gizartearen esku dauden erabilera
publikoko instituzioak: udaletxe, unibertsitate, eskola eta kirol/kultura
instalazioak. Eraikin hauek proiektuan izan dezaketen integrazioak proiektuaren
ongizatea eta ikuspegia aldatu dezake.
_ HIRI SAREA. Proiektua, beraz, hiri
hutsa eta betearen arteko erlaziotik sortuko da, hiriaren espazio huts-beteen
erabilera masibotik. Gizarteak hiri hutsuneak hartu eta bertan integratuko ditu
artea eta soinua garatzeko behar dituen instalazio eta eraikin guztiak, aldi
berean hiriaren berriztapen integrala aurrera eramanez. Hiri sarea hiritarren
bizitzaren zati garrantzitsua bada, hiri horren osasunak gora egingo du,
gizartea baita espazio horien jabe, erabiltzaile eta zaintzaile. Hiri hutsak
ekintza mugikorrak jasoko ditu, nodoetan mugimendu guztiaren eta honen
egoeraren inguruko informazioa jasoko delarik; plazetan jendearen parte hartzea
eskatuko duten ekintzak edo tailerrak garatuko dira, gizartea artean murgildu
eta honen zabalkuntza emateko; galeriak eta lokal hutsak iniziatiba pribatuen
lekuko izango dira arte eta soinuaren munduan eta azkenik, HIRI HUTSUNEAK arte
mugimenduaren kudeaketa eta garapena bermatuko duten zentru publiko eta irekiak
izango dira, non sare publiko eta pribatuak bat egingo duten.
// ARTE + SOINU ZENTRUAREN-PROIEKTUA.
Arte + soinu zentruaren poriektua ez da poriketu bukatua izango, baizik eta
garapen prozesu baten helmuga baizik. Landu beharreko gaien aberastasuna dela
eta gizrteak onartu ahala faseetan aurrera egingo da, zentrua eraiki arte.
Horrela berebiziko garrantzia izango dute hiritarren eskura jarritako
galdeketak, hauek erabakiko baitute programaren garapen bidea. Horretarako
PROIEKTU-EGUTEGI bat jarriko da martxan zeinak eman beharreko pausoak kokatu
eta epeak finkatuko dituen, hiri-egituraren berrerabilpenetik hasi eta zentrua
eraiki arte. Ordea, proiektua gune publiko zein pribatuen eraberritzean
oinarritzen da eta beraz, guztien erantzunkizuna izango da programaren
arrakasta.
Hasiera batean lau fasetan garatu
beharreko proiektua izango da, urte baterako. Egutegia luzatu daiteke ordea, ez
baita proiektu bukatu bat landu baizik eta beharren eta egoeraren arabera
moldatu eta handitu daitekeena. Ondorioz, bizia duen proiektu bat garatu da,
bukatu gabea eta aldaketak onartuko dituena, hasi gauza txikietatik ,
eraikineraino. 4 fase baina 5 proiektu mota garatuko dira:
[1] ARLO TEKNOLOGIKOA. Web orrien
diseinuak arte+soinu mugimendu honen berri zabaltzea du helburu.
[2] POD MUGIKORRA. Hiri-egituran
mugitzeko pentsatua izan den gailuak artea eta soinua kaleetan zehar zabaltzea du
helburu.
[3] INFORMAZIO PANELAK. Hiriko nodoetan
kokatuak, Wi-Fi zerbitzuaz gain [1], mugimenduaren azken ordukoak eta ekintzak
sustatzea du helburu.
[4] LOKAL KOMERTZIALEN BERRIKUNTZA.
Iniziatiba pribatua mugimenduaren parte izatea du helburu, horretarako arte eta
soinuarekin erlazionatuta dauden gehigarriak burutu ahal izateko (dendak,
tailerrak, erakusketak...)
[5] ARTE + SOINU ZENTRUA. Aurrreko gutien
oinarria izango den puntua, mugimenduaren ikono izatea du helburu, bertan
garatuko direlarik, sormena lanak, hauen zabalkuntza eta irakaskuntza.
Eraikitze prozesua eta zergatia:
Proiektuaren garapena [7]
Comentarios
Publicar un comentario