ctrl C+V



// KOMUNIKAZIOA
Hiria eta herriaren arteko kontaktua berreskuratzea izango da lehen helburua, bien arteko lotura faltak eragina baitu herrien degradazioan.
Gasteizko udalerria aztertuz inguruan dagoen ur sistema oparoa dela ohartu eta baliabide hau aprobetxatzea izan da helburua komunikazio atsegin eta berde baten alde. Errekak inguruko herriak biltzen dituzte modu erradialean, ibilbideak Zadorra ibaiaren alboan amaituz, hau da Gasteiz eta bere eraztun berdea osatzen duen ibaia. Horregatik Zadorra lehen eraztuna izanik, ibaiek aukera ematen dute herriak bildu eta Gasteizera gerturatzeko komunikazio sistema berri bat osatuz: IBAI METROA.

Sistema horren barruan aurkitzen da Gasteiz eta Uribarri Nagusia lotuko dituen ibai-bidea. Gasteizko mendietan jaio eta Gasteizko udalerriko bost kontzejuetan barna, Santo Tomas erreka Gasteizko Salburua parkeraino iristen da. Ingurune hau, Araban interes ekologikoa duen gunea da, bai Gasteizko mendietan dagoen flora eta faunari dagokionez, baita Salburuako erregenerazio ikusgarriaren ondorioz ere. Ingurune horretaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen da ibai-metro sistemaren bitartez.
Proiektua hainbat maialatan garatu da: kasuistika, ibaia, bere ingurunea, bidea eta guneak. Bertan bidean eragingo duten faktoreak aztertu eta emaitza osoa eta aberatsa eskaini nahi izan zaie, Santo Tomas errekak osatzen duen araneko biztanle zein hiritarrei. 12km-tan barrena, bideak eskaintzen dituen abantailak aprobetxatu ditzake biztanleak, bai aisialdi zein komunikaziorako. Jendearen joan-etorriak, gunea potentziatu eta aukera berriak sortu ditzake bideak zeharkatzen dituen herrietan, gune erresidentzialak izateaz utzi eta herrietara bizitza eta mugimendua eramanez.
Bidea garatzeko, ibaien mugak zehazten dituen lurrak hartu dira, jabetzarik ez duten lur komunitario eta publikoetan barrena, errekaren trazadura bera jarraitu da, pista moduan harri-txintxarrezko bide berde bat garatzeko. Alboetan, argi puntu baxuak (argi kontaminazioa ekiditeko) eta ur kanalak daude bide seguru baten alde. Bidea, bestalde errekaren kasuistikara moldatu eta herrietan barna zein soroen ertzean proiektatu da, honen aberastasuna garatu eta etekina ateraz. Ingurugiro aberatsago baten alde, dagoena errespetatu eta bertako landareria berria landatu da, bidea atseginago egiteaz gainera, guneko flora ezagutzeko parada edukiz. Gainera florak, itzala eskaintzen du udarako egun beroetan eta neguan natura aztertzeko beste modu bat. Egurrezko altzariak, elementu berriak naturan integratzea ahalbidetzen du ingurugiro kaltea txikia izan dadin.
Bidean zehar banaturiko guneetan, ibiltariak jarduera desberdinak burutzeko aukera bideratu da. Gune hauek, interkonexio puntuetan eta bidearen hasiera zein amaieran proiektatu dira.
_ Hasiera Salburuako parkean, iada proiektatuta eta garatuta dagoen ingurugiro gunea da eta beraz, ez da aldaketarik proposatzen. Soilik, bizikleta alokairu bat proiektatu da bertan, bidearen zerbitzura.
Bizikleta alokairu modulu hau, bidean ezarritako elementu berri gisa, egurrez eraikiko den eraikin txikia da. Uribarri Nagusiko aurreproiektu bezala garatu da eta ondoren garatuko den katalogoaren aurrerakina da.
_ Otazuko aisialdi gunea, ibai-metroak Vasco-Navarro bide-berdearekin topo egiten duen geltoki zaharreko gunean kokatzen da. Geltoki zaharra ostatu eraberritu eta merendero batez hornitua, gune hau aisialdirako gune garrantzitsu bihurtu daiteke Gasteizeko hego-ekialdean. Errepidez iristeko aukera emateaz gain, bizikleta alokairu moduluak, bide berdearen komunikazio moduak ugaritu eta biztanle bakoitzari egokitzen zaizkio.
_ Bolibar auzoko basoan kokatu da btt zentrua. Zentru honek ikastaroak eta ekaintazk jendeari ezagutarazteko aukera ematen du eta gertu dagoen Gasteizko mendietan txangoak antolatzeko gune aproposa da. Bolibarretik barrena, Gasteizko lautadara zein mendietara iristeko modua dute txirrindulariek.
_ Uribarri Nagusia da ibai-metroaren azkenengo geltokia Santo Tomas errekaren adarrean. Bideak kontzeju hau garatu eta etorkizunean bizitza itzultzeko aukera ematen du. Uribarrik, aukera berriak garatu beharko ditu, bideari egokitu eta jendea bertara erakartzeko metodo gisa. Bizikleta alokairu modulua herria birgaitzeko lehen proiektua da, bidean zeharreko jende etorrera ziurtatuko duena.

Ibai komunikazio sistema hau garatu ondoren, gunearen birgaitzea aurrera eraman daiteke, bideak erakarriko duen pertsona berriaren perfilari egokitu eta sortuko dituen behar berrien erantzun egokia eman ahal izateko.
Ibai-metroa da beraz, lurralde antolamendu mailan Gasteizko udalerrian proposatu dena, herriak hirira hurbildu eta mendeetan zehar sortu den desorekari aurre egin eta kontzejuetan aukera berriak sortu daitezen, turismo eta aisialdiarekin lotuta.


// ZERBITZUAK
Ibai metroak gunearen garapena eskatuko du, bideaz gain guneak aukerak eskaini beharko ditu hiria herrietara hurbildu dadin. Beraz, herri zein ibilbide osoan, ekintza suplementarioak garatu beharko lirateke, bideak komunikazio guneaz gain aisialdirako ere balio dezan.
Horregatik, bizikleta alokairua ezinbesteko bihurtu daiteke, medioak, aisialdi zein egunerokoan erabilgarri izan baitaiteke. Bizikletak, ingurua ezagutzeko aukera paregabea eskaintzeaz gain, medio azkarra eta garbia izan daiteke, etorkizuneko komuniazio sistema berri batean.
Uribarri Nagusia mendi-eraztunean kokatuz, bideak Gasteizko eraztun berdea eta GR-25 mendi eraztuna lotzen ditu. Azken honek aukera ezin hobea eskaintzen du hiritarrak mendira gerturatu eta oinez, bizikletaz, zein zaldiz egoera naturalean dagoen inguruaz gozatzeko.

Ibai metroan garatu diren bizikleta alokairu modulu zerbitzuaz gain, herriak erakargarri diren zerbiztuak landuko dituzte, hiritarrek bertara gerturatzeko aitzakia bat izan dezaten.
Horrela, Uribarri Nagusian garatu den zalditegi proiektuak behar berriei erantzun egokia emateko parada da. Zalditegia aurrerago azalduko den eraikuntza katalogoaren emaitza zuzena da eta Uribarri iada dagoen etxebizitza unifamiliar bati atxikita eraikitze modulu bat garatu da.


// ESPAZIO PUBLIKOA
Ibai metroa eta zalditegiak herriaren berpiztea sortu lezake, jendearen etorrerak herria aisialdiko gune bihurtu bailezake, bizitegiaz gainera. Horregatik herriari itxura atseginagoa ematea derrigorrezko bihurtuko da azken hamarkadatan egin diren aldaketa “ezatseginak” aldatuz, horien artean ibaiaren kanalizazioa. Herriaren berregituraketak, herriaren hasierako nekazari izaera berreskuratu eta gune berdeak potentziatzea du helburu, bertakoei zein hiritarrei naturarekin kontaktu zuzena izan dezaten aukerak emanez.

HERRIGINTZA
herri izaeraren suspertzea

ARAZOA                         Hiri exodoak eta urbaniten etorrerak herriaren garapena, garapenkeria bilakatu duela esan daiteke. Jatorrizko herri-ezaugarriak dauzkan gune honetan elementu arrotz eta ordena eta freno gabeko interbentziok egin dira. Natura, landa eremua, espazio publikoa eta etxebizitzaren arteko lotura intsularrak eta erradikalak egiteko tendentzia ikusi da. Horretaz aparte, herriko arkitektura tradizionalaren besapean ere desoreka anitz antzematen dira. Nahiz eta funtzionalitatearen ideia bateratuaren azpian erabakitako interbenztio beharrezko zein inteligenteak izan, era guztiz desordenatu eta  ausazkoan eginda daude
                                                                                    
ONDORIOA                  Herriko bilbe guztiak asfaltatuta eta errepide komarkal batez zatituta agertzen dira, espezializazio zein herri itsura batu baten gabe. Etxe anitz egoera kaxkarrean heldu zaizkigu gaur egunera mantengu faltarengatik, eta horiek berreraiki ordez, urbaniten etxe-gazteluak egiten hasi dira. Beraz, eraikinen eta herriaren eta landa eremuen arteko loturak zein baino ahulagoak dira gaur egun. Hazkundekeria honek arkitektura tradizionalean ere nahiko gaizki txertatu dela ageri da.
                                                                                    
ERANTZUNA               Loturak suspertzeko, gure helburua ez da hirigintza bat egitea, herriraen izaera tradizional hau eguneratzea baizik. Horretarako, jadanik existitzen diren bilbe desberdinak pabimentazio espazializazilazio maila desberdinak erabiliko dira, material duinekin eginda, herri barneko espazio desbedinen sentikortasun bat adierazteko, herria eta inguruko pista zein landa-bidezidorrekin lotzeko zein errepide komarkalaren presentzia gailentzeko. Bilbe honeetan eta jadanik daukaguzan baliabideekin espazio plubliko landa-erabilgarriak proposatu dira (belardi-zalditegi-zuhaiztia, fruitarboladun plaza edo hera, baratza komunitarioak) eta interes turistiko-inzentibodun guneak ere (zalditegia, ibai metroaren lotura-parkea, bizikleta alokairua). Errealitate eraikia, ordea, gehikuntza bidezko katalogazioan oinarritu da.

Uribarrin espazio publikoan lau gune bereizi dira:
· Espazioa “pribatua”: era, baratza komunitarioak (partzela zatiak eskaeraren arabera banatuko dira) eta larrea.
· Espazio publikoa: herriaren gune nagusia hartuko du, elizaren ingurua eta bide berdearen amaiera guneak hain zuzen. Publikoa izanik, zuhaiztia zein, parkeak aisialdirako aukera paregabea eskainiko du.

Esan bezala, espazio publiko eta pribatuaren arteko erlazioak berrikusi eta hauen adaptazio bat proposatu da herria garai berrietara moldatu eta erantzun egoki bat emanez. Hirigintza katalogoak behar hauek garatu eta erantzuna ematen dio, teknika berriez egitura bateratu bat izango duen herriari.
Hrigintza erakargarriaz, herriaren itxura aldatu eta hiriaren interesa erakarri nahi da, hiri-herri erlazioak potentziatu eta hiria herriara modu naturalean gerturatu dadin.




// ERAIKUNTZA KATALOGOA
Jendea herrira erakartzen bada, bizitegi gune berriak sortu litezke. Helburua ez da ordea, etxebizitzak egin eta hauek hiritarren esku jartzea, herriaren izaera galduz, baizik eta giro herritar batean eta auzolan zein bertako materialaren erabilerarekin, herritarrei beren beharrei erantzungo dien autokonstrukzio katalogo bat eskaintzea. Eraikuntza erraza eta modularrak herria modu koerente batean hazi eta garapen bernakularrean du helburua.

Katalogoa garatzea izan da eginbeharra lehen lauhileko honetan, herritarrei eraikuntza metodo bat eskaintzea herriaren garapenari begira.

Uribarri Nagusiaren eraikuntza aztertu ondoren, fatxadetan errepikatzen den ezaugarri bat igarri da, 12m luzeko fatxadak hain zuzen. 12m hauek oinarri hartuz 12x6m.ko eraikin bolumen maximo baten gainean oinarrituta, herriaren hazkunde bolumetriko maximo bat proposatu da, gehikuntza sistemaz, hori baita, Araban mendeetan zehar eraikinen garapen joera, hau da, beharren arabera, eraikinei, sub-eraikinak gehitzean datzan sistema hain zuzen. Baldintza gisa hartu dira, malda handiko guneak, ibai ertzak, espazio publiko-pribatuak eta errepidearen trazadura hipotetikoa. Baldintza hauek errespetatuz eta 12x6m.tako modulu maximoa erabiliz, herritarrei garapen bide bat eskaintzen zaie. Eginiko despieze bolumetrikoak garapen maximo bat proposatzen du, herritar bakoitzari bere etxebizitzen ondoan eraikitzeko aukera emanez.

            Katalogoa garatzeko, mundu garaikideko teknika eta erreferentziak hartu dira kontutan. Katalgoak autokonstrukziorako parada eman deza, beharrezko jo da merkatu aztertu eta erantzun desberdinak proposatzea.
            Hori dela eta, katalogoan autokonstrukzioko egituraz gain, gehigarri desberdinak proiektatu dira material eta produktu komertzializatuak erabiliz. Inguruko enpresa zein nekazaritzari loturiko enpresa inetrnazionalak eskaintzen dituzten abantailak herriko arkitektura baldintzatuko duen eraikuntza katalogoan gehitu dira. Horien artean daude, Deba Goiena eskualde Gipuzkoarreko ULMA negutegien enpresa, gruen eta siloen komertzializazioan jarduten duten DONATI eta TECHNOSILOS enpresa internazioleko produktuak edo eraikuntza material guztiak aurki daitezken LEROY MERLIN supermerkatua.

_ ULMA. http://www.ulma.es/agricola.asp
_ DONATI. http://www.donati-europe.com/spanish/index.php
_ TECHNOSILOS. http://www.technosilos.com/
_ LEROY MERLIN. http://www.leroymerlin.es

            Proiektuaren garapenean arkitektura bernakular modernoa hartu da kontuan, izen handiko arkitektoen lanak baina baita herri eskalan lan egiten dutenen arkitektura aztertuz.
            Horretaz gain, bertako eta Arabar arkitektura oinarri hartu dira eraikuntza metodo orekatu eta koerentea proiektatzerako orduan, helburua herrian integratzea baita eta ez aberatsen gazteluak eraikitzea. Horregatik, Uribarriko alkatearen etxean nabarmena den gehiketa sistema bidezko eraikuntza potentziatu eta erabili da. Katalogoa beraz, gehiketaz konposatuko diren eraikinek osatzen dute, horretarako elementuak eskura utziz.

Katalogoaren garapen xehatua, azalpenak gure aurreko sarreran genituen:

1.irudia. Kasuistika.
2.irudia. Egituraren katalogoa, eraikuntza metodoa.
3.irudia. Eskaileren eraikuntza sistema + Gehiketa sistema.
4.irudia. Akaberen katalogoa.
5.irudia. Gehigarriak: negutegiak.
6.irudia.Gehigarriak: siloak.
7.irudia. Gehigarriak: aterpeak + tximiniak + garabiak.



KONBINAKETAK
Katalogoaren aplikazioa

Katalogoan eraikuntza garatu ahal izateko medio guztiak eskura jarri dira eta horien aplikazioa herritarrei utzi zaien afera da. Ordea, aplikazio proposamen bat egin da familia tipo eta behar jakin batzuentzat, katalogoaren erabilera ilustratu eta ezagutarazteko. Horrela katalogoa behar guztietara moldatu daitekeela erakutsi da, herrian eraikuntza sistema bateratu bat izanez, batasun orokorrago baten alde. Azkenean helburua, herritarren beharrei erantzuteaz gain herri irudi berri bat sortzea da, aldakorra eta moldakorra egoera eta garai desberdinetan.
Beraz, eraikin publiko nahiz komunitario eta pribatuen adibideak ezarri dira, katalogoaren aplikazio zuzenekoak denak, Uribarrin integratu eta erabil daitezkeenak. Kontuan hartu, hala ere, adibideak proposamen bat direla eta ez bukaerako emaitza.

_ ETXEGINTZA. Modulu minimo batetik abiatuz (logela bateko etxebizitza) eta garatuz, familia modelo guztietara moldatu daitekeen etxebizitza sistema bat planteatu da. Logela bateko etxebizitzetatik, bost logelakoetaraino, etxebizitzak modularrak dira eta hauen konbinaketaz tamainu desberdineko etxeak sor litezke. Gehiketa beste modulu batekin zein iada lekuan dagoen etxe batekin burutu daiteke, eraikuntza berria sortu edo anpliazio modura.
Modulu hauek oinarrizko joz, gehiketaz modulu eta eraikuntza gehigarriak gainjartzen zaizkie, egoera berrien aurrean erantzuteko ahalmena emanez. Etxebizitzei aterpe edo negutegiak gehitu zaizkie, baita siloak, garajeak, logelak.... Hau guztia ere katalogoaren zati izan daiteke eta eraikuntza bukatuak proposatzen dituzte.
Modulu hauen akaberak, proposamenak dira eta ildo bat markatzen dute, inolaz ere definitiboa.

1.irudia. Etxegintza basikoa, familia tipoentzat.

2.irudia. Etxegintza basikoarentzat akabera proposamenak.

3.irudia. Etxebizitza basikoari katagolo bidezko gehikuntza.
4.irudia. Bestelako gehikuntza motak.

_ ERAIKIN PUBLIKO-KOMUNITARIOAK. Etxegintzako moduluak zein katalogoko elementuak konbinatuz sortu diren modeloak dira eta Uribarriko beharrei erantzuten diete. Ostatua edo sozietatea horrela garatu diren bi eraikin dira, gehiketaz osturiko eraikinen itxura dute eta moldakorrak dira denboran zehar. Nekazal munduko elementuak eraikinetan integratzen dira hau arazo bihurtu gabe eta herritarren esku hartzeak eraikinen aldaketa dakar.
Gainera, eraikinak ez dira estatikoak denboran zehar, fatxada desberdinetan esku hartzeak (biltegiak, apalak...) eraikina dinamiko eta aldakor bilakatzen baitute, eraikinak estazio bakoitzera moldatu eta herri aldakorraren itsura eskainiz. Funtzionalitatea

_NEKAZALGINTZA. Herriaren egiteko nagusia nekazaritzari lotuta egon da urteetan zehar eta Gasteizeko loturak, egiteko honen ikuspuntua aldatu du, nekazariak bigarren plano batera pasa eta gutxietsiz. Horrela elementu gainjarriz osaturiko nekazarien arkitektura aldakorra ez da begi onez begiratu eta askotan ez da arkitektura kontsideratu ere.
Hori dela eta katalogoa erabili nahi izan da, nekazal arkitektura onetsi eta hau herrietan integratzeko. Arkitektura hau, modu egoki eta bateratu batean proiektatuz gero, bere itxura erabat aldatu daiteke. Horregatik, modulu desebrdinak eta nekazal elementuak konbinatuz, nekazal arkitektura egokia kontsideratu daitekeenaren modeloak garatu dira.



Eskala desberdinetan garatu den proiektuen sekuentzia bat da C+V, landu den maila bakoitzean koerentzia bilatu eta ondorioztatze prozesu baten bidez, orokortasunari batasun bat ematen diona. Horrekin proiektatze prozesu sekuentzial bat garatu da, gaur eguneko arkitektura “bukatuari” kritika bat egin eta proposamen kustomizatzaile bat garatuz. Honek aukera ematen du, erantzunak malguak izan daitezen, finko zein aldakorrak. Teknologiaren garai honetan, garrantzia handia ematen zaio pertsonalizazioari, bakoitzaren beharrak asetzeari eta horren ondorio da autokonstrukzioa; eraikuntza propiak eskaintzen baitu soilik indibiduo bakoitzari erabat egokituko zaion arkitektura “bukatugabea”.

Xabier Polledo Arrizabalaga eta Irene San Sebastian Lasa

Comentarios

Entradas populares