Sou Fujimoto


Arkitektura ulertzeko ikuspegi berria sortu du Sou Fujimoto arkitekto Japoniarrak.

XIX. mendeko arkitekto arrakastatsu gazteak, bere filosofia propioa sortu du, mundua ulertzeko bere era deskribatu eta bere proiektuak ulertu eta azaltzeko. Orain arteko guztia ahaztu eta mundu primitibora joz bilatu du egungo egoeraren azalpena, hasierako egoera berreskuratuz hain zuzen. Ondorioz naturarekiko gizakiak duen zorrari ematen dion garrantzia eta oinarrizko formak bere arkitekturaren funtsezko bihurtuko ditu, ideien oinarrian bilatzen baitu den guztiaren azalpena.
Ideiaren oinarrira jo behar da Gasteizen erregenerazio bidean, oinarria zein den pentsatu eta ondorioak ateraz. Nola sortu den, garapena zein izan den eta eraikitze teknika eta sistemak garrantzia berezia hartzen dute alde zaharren izaera berreskuratu eta proiektuak izaera horrekin bat etortzeko. Unitate izaera eta naturaren garrantzia beste maila batean aurreikusi beharko da, alde zaharren izaera eta ingurugiroaren oreka modernoa baita bilatu beharko dena, iraganeko ikuspegiak berrirakurriz.
Horretarako baliozko da Sou Fujimotoren proiektuen bilakaera eta arira ekarri dira bere filosofiaren hamar puntuak, Gasteizko omnibus proiektuaren zati konplementario gisa.

 

“Primitive Future”
Jatorrizko etorkizuna
Inax-Suppan editoriala / 2008ko uztailean / ISBN. 978-4872751482

1/ kabia edo kobazuloa
Kabia: “leku erabilgarria”, modu eroso batean antolatzen da bertakoen mesedetan.
Kobazuloa: naturaren eraikuntza bat da, ez da gizakiak eraikitakoa, naturak sortutakoa baizik, bertan bizi direnen bizikidetza eta beharrak kontuan hartu gabe.
Soilik kobazulo artifizial eta gardenak azpimarratzen ditu etorkizuneko arkitekturaren ahalmenak.

2/ notak musikalak pentagramarik gabe:  geometria berria
Mies Van Der Rohe-k arkitektura (= musika) pentagrama bera zela aipatu zuen, ez bost lineek jasotzen duten tonalitate akustikoa.
Utz dezagun beraz pentagrama albo batera soinua entzuteko eta bide batez noten arteko binkuluak ager daitezen. Ordena dinamiko eta moderatu bat da erlazio lokalen emaitza, hau da XXI. mendeko arkitekturaren ordena berdina.

3/ banaketa eta konexioa
“Espazioak, erlazioak dira.”
Arkitektura, distantzia sentsazio desberdinak sortzea da. Arkitekturaren jatorria “distantzia” soila da. Distantziak, pertsonen eta objektuen arteko interakzioen graduak ezartzen ditu eta horregatik, zabalduz doan espazioaren expresioa graduazio eta entonazio ezaugarriek aberasten dute.
Graduazioak: Horma bat jartzean, espazioa 0 eta 1 artean banatzen da. Hala ere, espazioak baditu aberasten duten 0 eta 1 arteko graduak.
Arkitekturan plano sinple bat sortu daiteke linea batez, interakzio ugari emango diren espazioa. Bizitza modernoa aurretik jakin ezin daitezkeen milaka akzioeek osatzen dute.

4/ etxe-hiria, hiri-etxea
Hiria ez da arkitekturen bilketa baizik eskala eta koplexitate handiko arkitektura bat. Arkitektura ez da urbanoaren parte bat, baizik hiriaren mikrokosmo bat. Kasu honetan, zatia ez da guztiaren frakzio bat, ezta guztia zatien arteko gehiketa ere.
Etxe bat hiri bezala aztertuz gero, koplexitate infinituko ibilbide eta zereginak agertzen dira. Zehatza dela dirudiena anbiguoa da eta ordenatua dirudiena kaotikoa.

5/ zuhaitz batean-lekuan bezala
Etxe batean bizitzea, zuhaitz batean bizitzearen antzekoa da. Adar asko daude eta bakoitza leku zoragarria izan daiteke. Ez daude gela isolatuak, baizik konektatuta eta jarraiak diren espazioak. Hiru dimentsiotako sareak etxebizitza antolatzeko beste ikuspegi bat sortu du, dena erlazionatuta dagoen espazioa. Baso eta zuhaitzen eboluzioa. Gizarteak elementu kaotiko eta zalantzagarriz osatutako espazio baten koordenada sistema bat aurkitu dezake, zuhaitzen erara.

6/ nebulosa
Arkitekturaren jatorriaz pentsatzen denean, nebulosa eremu bat irudikatu daiteke, dentsitate argilunetik eratorria. Kanpoan edo barruan egotea, dentsitate lokalen desberdintasunen araberakoa da. Arkitektura egitea jarraikortasun bat eraikitzearen parekoa izan daiteke, desberdintasunak kontuan hartu baino lehen: argia eta materia, espazioa eta masa, naturala eta artifiziala, barrua eta kanpoa, hiria eta etxea, mikro eta mega...
Kanpoaldea ez da arkitektura. Barrualdea ez da arkitektura. Arkitektura barrua eta kanpoaren arteko konexioa baita. Distantzia eta interakzio eremuak nebulosen kondizioetatik sortzen dira eta sistema totalitarioak baztertzen ditu.
Posible da objektu anbiguo batek koherentzia izatea bere izate anbiguoari uko egin gabe.

7/ gürü-gürü
Aintzinatik datorren eta explikaziorik ez duen espiral bat da. Espiral honek barrua kanporatzen du eta kanpoa barruratu: jarraitasuna eta ez-jarraitasuna batera agertzen dira. Zentripetu eta zentrifugo indarrak ematen dira.
Espiral formak, inskripzio gisa, guztia barne hartzen du. Espiralen plastikotasuna espazioa infinituaren fisikalizazioa da.

8/ lorategia
Gizakiak maneiatutako natura da. Naturaren transformazio artifizialaren ondoren bere kondizioaren negoziazioa dator. Hori da lorategia arkitekturaren lehen izatea izatearen arrazoia. Lorategi batean dena definitu gabe uzten da.
Arkitektura estalkidun lorategia da. Lorategia estalki gabeko arkitektura da.

9/ etxea, hiria eta basoa baino lehen
Etxea eta arkitektua, osotasun bezala, gizartearentzat lekua da. Hala ere, bizitzeko lekua ez da beti arkitektura. Pertsona bat bizitoki handiago batean bizi daiteke, etxe kontextuaren arabera.
Jatorrira itzultzen garenean, etxeak eta hiriak forma bereiztezin bat izan dira, etxeak eta basoak bereiztu ezin izan diren bezala. Orduan lekuak, etxe, hiri eta baso izango dira momentu berean. Jatorrizko eta aldi berean arkitektura futuristena izango da.

10/ materia eta espazioa baino lehen 
Materia eta espazioa banandu baino lehen, bien arteko formak potentzial handia zuten. Espazio zirrikituak pilatzen direnean, espazioak sortutako masa eta masak sortutako espazioak dituen anbiguotasunak ezabatzen dira.
Materia eta espazioa ez dira erokeria. Soinua eta isiltasuna ez dira erokeria.

Comentarios

Entradas populares