Vitoria-Gasteiz

Urte guztian zehar Gasteizen inguruan egindako lanak erakusteko asmoz hainbat panel konposatu behar izan dira, hauek jendaurrean ezarri ahal izateko. Bertako udalarekin kolaborazioan, garapen bidean dauden edo erantzun baten beharra duten gaiak aztertu eta landu dira kurtsoan zehar. Lan guztien artean hainbat izan dira aukeratuak:

1. Vitoria-Gasteiz UDALERRIA _ MENDIALDEA (Uribarri Nagusia)

Taldekideak: Ane Miren Altuna, Ane Meaza, Xabier Polledo, Irene San Sebastian

Proiektu honen helburua Gasteiz udalerriaren barnean aurki daitezken herrixkei erantzun bat ematean datza, herri hauek beren izaera berreskuratzeaz gain, bizitza herri hauetara bueltatu dadin. Horregatik, bide sistema berri bat da proposatzen dena, herriak hirira gerturatu eta hiria herrietara joan ahal izateko. Gasteizko lautadak duen aberastasun hidrologikoan oinarritzen den sistema izanik, bideak ziurtatzeaz gain, bestelako ekintzak garatzeko bide ere ematen du.
Sistema udalerri osora zabaldu badaiteke ere, Gasteiz-Uribarri Nagusia ardatza da jorratu eta xehatu dena, Santo Tomas errekaren ertzetan.


2. URIBARRI-NAGUSIA // ULIBARRI DE LOS OLLEROS

Taldekideak: Xabier Polledo, Irene San Sebastian

Gasteizko eraikuntza metodoak eta tradizioak errespetatuz, herrixkak beharren arabera handitzen jarraitzeko KATALOGO bat landu da. Denen eskura dauden eraikuntza teknikak garatuz eta material berrerabili zein eskura errezak erabiliz, dauden eraikinetan gehigarriak eranstea zein eraikin berriak altxatzea ahalbidetzen da. Erabilera desberdinei erantzun egoki bat ematea lortu da, estetika zaindu eta uniforme baten bitartez, herrixken izaera mantendu eta kohexionatuz.
Katalogoak erantzun pertsonalizatuak ematea helburu badu ere, Uribarri Nagusia oinarri hartuz, herri honetara egokitutako hainbat eraikinen proposamena egin da, katalogoak lekura egokitzeko duen gaitasuna erakutsiz.


3. VITORIA-GASTEIZ _ Santa Maria Kalea

Taldekideak: Xabier Polledo, Irene San Sebastian

Proiektuaren lehen helburua eraikin multifuntzional bat egitea bazen ere, Gasteizko alde zaharraren analisiak tontorraren eraberritze beharra azpimarratzen du. Hori dela eta, jarduera plan bat garatu da, beharrak eta egin beharrak zehaztu eta aktuazio orden bat ezartzeko. Aktuazioak, publiko zein pribatuak, garatzeko teknika bat ere proposatuz, Gasteiz itsuraldatu eta alde zaharrari aukera berriak eman nahi zaizkio, aldi berean etorkizunean bere garapena eta bizitza berreskuratuz.


Comentarios

Entradas populares