Euskaldunen plaza, BAIONA


// ANALISIA ETA ONDORIOAK

Euskaldunen plaza Baionako harresi zaharraren gainean kokatzen den plaza da. XIX . mendean harresiak botatzeko erabakia hartu zenean hiriaren ipar ekialdeko zati izan zen lehen eraitsia, hori baitzen ibaiaren ondoan hiriaren zabalpenerako proposatutako gunea. Hiritarrak ordea ez zuten eraisketa begi honez ikusi eta bertan bera utzi zituzten lanak, lantzen ari garen gunea izanik harresirik gabe gelditu zen bakarra. Lekuaren berezitasunak (hiri zaharra eta berriaren arteko trantsizio ez-jarraia) hirigintza garapen ahula garatzea ekarri zuen eskutik eta horren islada da gaur egun jaso dena. Horrela beraz, trafikoa eta hiriaren
artean gelditu den uharte modura ulertu daiteke Euskaldunen plaza.
Ordea, bada ordena bat hiriaren antolaketa orokorrean, zeinak zentzu bat ematen dion osotasunean. Hiriaren erdigunea oinezkoena izateak (trafiko mugatua) autoen mugimendua hiriaren inguruan buutzea esan nahi du eta baldintza honek erabat mugatzen du hiriaren funtzionamendua. Arteria sare zirkular batek inguratzen du hiri zahrra eta arteriarekin harremanetan dauden aparkaleku handiek harresirainoko tartea hartzen dute. Behin harresian hiru kapa aurkitu daitezke: batetik, trafikoaren muga diren harresiaren hormak; eraztun berdea, harresiaren bi kapen artean gelditzen diren espazioetan eta harresiaren begiratokietan hiriarekin harreman zuzena duten oinezko zein trafiko mugatuko "rondak". Kapa sekuentzia hau harresi guztian errepikatzen bada ere, Euskaldunen plazan, sekuentziak buelta ematen du eta 
oinezkoen gunea, arteria eta aparkalekuen artean gelditzen da harresiaren gabeziak eraginda.
Honetaz gain, harresiaren gune jakinetan badira interbentzio puntualak, tenis parkea edo lorategi botanikoa hala nola. Gune hauek ordea, ez dute beraien arteko lotura jakinik eta beraz harresiaren puntu inkonexo modura uler daitezke eta hauen eta hiriaren arteko harreman faltak gune desatsegin bihurtzen ditu beren erabilera 
murriztuz. Horrela beraz, harresiaren guneen erabilera faltak, honen degradazioa eragin du eta honen berreskurapena ERABILERA SARE bat burutzetik etor daiteke,
hau da erabileren sekuentzia eta konexioak harresia hiriarentzat aktibitate zirkulu bihurtzea ekar lezake.

// HELBURUAK

_ Harresiaren izaerarekin bat datorren erabilera sekuentzia berreskuratzea, hori bihurtu dadin lekua antolatzeko ardatz nagusia: oinezko guneak hiritartu eta aparkalekua arteriarekin harreman zuzenean jarri. (ARTERIA-APARKALEKUA-PLAZA-HIRIA)
_ Proposaturiko erabilerak HARRESIAREN ERABILERA SAREAren parte izan daitezela. Horregatik erabileren arteko konexioak bilatu eta beraien arteko jarraitasun lineal bat proposatu.

//PROIEKTUA.

1. ARTERIA. Hirirako sarrera nagusia den einean ez da aldaketarik burutuko baina berau erabiliko da guneko aparkalekuaren sarrera zuzena egiteko, dezelerazio karril berririk gehitu gabe; hala, bertako trafikoa mantzotu eta kale izaera handiagoa emango zaio. Arteria eta gunearen artean kokaturiko "harresi berdeak" soinua gutxitzen lagunduko du, gunea bizigarrigoa bihurtu dadin.

2. APARKALEKUAK. Arteriako sarrera autoetzat eta autobusentzat komuna bada ere, gunean sartu bezain pronto, autobusak ezkerreko gunea izango dute berentzat eta autoak eskubiko bidea hartu beharko dute. Horrela, bi ibilgailuen arteko arazoak murriztu eta gune pertsonalizatuak egiteko bidea ematen du. 
AUTOBUS GELTOKIA, gaur egun Baionako tren geltokian badago ere, Euskaldunen plazara lekualdatzea proposatzen da, leku gehiago izateaz gain, plaza hau norabide ezberdinen NODO batean aurkitzen baita autobusak hiri erdira eraman beharrik gabe. Hiriaren periferia gertuenean egoteak, bide ematen du, puntu guztiekin denbora gutxian elkartu ahal izateko. Hala, ibilaldi luzeko autobusen geralekuak horrelako guneek eskatzen dituzten behar guztiak asetzen (estalpea, bilete salmenta, komunak...) eta hiriko autobusen geltokiak (La Navette) sarrera-irteera azkarrak ahalbidetzen ditu. Beraz, ibilaldi luzeko eta motzeko lineak bertan biltzea proposatzen da.
AUTOEN APARKALEKUA aldi baterakoa izango da eta ondoan duen autobus geltokiari zerbitzu ematen dio. Baionako hiria inguratzen duten aparkalekutan 12. izango litzateke honakoa.

3. PLAZA. Hirira gerturatzen da eta funtzio guztiak jasako dituen horma-eraikin-estalpeak errepide eta trafikotik aldentzen du. Horrela beraz, oinezkoen erabilerara mugatutako espazio desberdinek harresiaren sarearen parte izan nahi dute, erabileren arteko linealtasun bat proposatuz. Horretarako erreferentzia gisa hartu da, lorategi botanikoa zeina Euskaldunen plazarekin lotzen den kale altxatu baten bidez. Behin plazan, lorategiaren isalada izango den berdegune zabal batek plazaren  harreman funztioak biltzen ditu: turismo bulegoa ardatzaren hasieran kokatzen da, erraz ikusteaz gain, aparkaleku eta geltokitik sarrera zuzena izan dezan.  Bertan kokatzen da ere, kafetegia, zeina bi gune bereiztuen (SARRERA LASAIA ETA JOKORAKO TARTEKO GUNEA) arteko makla funtzioak betetzen dituen, hau da, berdegunera zein frontoira zabaldu daiteke beharren arabera. Kafetegia erdipuntua izanik, jolaserako guneak honen eta ireteeraren arteko gunea jasotzen du eta erlazio zuzenean dago bertako komertzio gunearekin. Horrela bide ematen da, gune honetan noizean behineko azokak egin ahal izateko baita, espazio zabalak behar dituzten bestelako ekintzak garatzeko ere. Frontoiko ezker paretak, gunea autobus geltokitik bereizten du eta azken honen estalkia jasotzeko balio du ere. Pareta nagusia ordea,  zerbitzuen eraikinean dago integratuta, zeinak autobus geltokiko zein frontoiaren beharrak biltzen ditu. Zerbiztuen eraikina, jolaserako gunea eta irteeeraren arteko
 muga da  eta jendea HARRESIAREN SAREKO hurrengo puntuetara bideratzen du, horma jarraitu baten bidez. 

JARRAITASUNA beraz, proiektu honen ildo nagusia da, horma jarrai batek biltzen baititu plazan izango diren eraikin funtzionalak eta aldi berean, espazio desberdinak bereizteko balioko duen.













Comentarios

Entradas populares