BlueBoat.01

Garapen bidean dagoen proiektua da BlueBoat eta aurrekoan argitaratu zenetik beste norabide bat eman zaio, hobetze aldera. 
Txomin-Eneako 140 etxebizitzak, egun, inguruak duen kota berean kokatu dira, Donostiako plan partzialak proposaturiko kota aldaketa albo batera utziz. Hala, uholdeen aurrean eraikinak erantzun egokia izateko sistemak aztertu eta Herbeheretan erabilia den anfibio sistema izan da aukeratua eta proiektuan aplikatua. Hortik aurrera eraikinak etxebizitzak bizi baldintza egokiak izateko moduan kokatu dira, eguzkitzapenari emanez garrantzi berezia. Egitua finkoa da proiektuaren oinarria (altzairua eta hormigoia konbinatzen dituen sistema) tea etorkizuneko gizarteak izango dituen behar ezberdinei erantzuteko etxebizitza malguak osatzen dute proiektuaren ardatza. Erosleak egituran kokaturiko partzela desberdinak erosi ahal izango dituzte beren etxebizitzak eraiki ahal izateko. Katalogo baten bidez beren etxeko elementuak erosi eta eskuz montatzeko aukera eskaini nahi zaie, egora desberdinen aurrean moldagarri izan eta etorkizunean bizilagun berriak jasotzeko. 
Emate honetan, eraikinaren ergitura erabat finaktu utzi nahi izan da, gerora etorriko diren elementu mugigarriak aurredimentsionatu eta lana garatzen jarraitzeko. Hau da, azken ematearen aurreko proiektua, eta panelean agerturikoak hobetzean eta sistemaren xehetzean jardungo da azken hilabetean.



Comentarios

Entradas populares