BlueBoat.02f

Bukatutzat jo da BlueBoat Eraikuntzako etxebizitza eraikinen praktika. Esperientzia aberasgarria izan da, proiektu berean jorratu baitira orain arteko jakintza gehienak, proiektu oso eta "bukatu" bat osatuz. Txomin Enenan, Donostiako Loiola auzoan kokatzen den etxebizitza eraikinak 120 modulu heze jasotzen ditu, gerora etxebizitza kopurua alda daitekelarik, etxebizitzen tamainaren arabera. Lana lau zatitan banatu da eta ondoren aurkeztuko dira banan-banan.



// AURKEZPEN PANELA
Bertan bildu dira, proiektuaren aspektu garrantzitsuenak, azalpenetatik hasi, proiektuaren muntaia, irudia, plano teknikoak, banaketak eta xehetasuneraino. Honekin proiektu hau errealitatera hurbildu nahi izan da.


// ERAIKUNTZA KATALOGOA
Panelarekin batera ezarri den katalogo komertzial honen bidez, eraikitzailea zein bezeroari dagozkion aukeraketa eta erabili beharreko elementu guztiak bildu nahi izan dira. Honetaz gain, enpresen erreferentziak, elementuen mugikortasuna eta exklusibitatea azpimarratu nahi da, eraikitzailea eta bezeroaren harremanetik osatzen den proiektu bat izanik. Elementu fijoak (egitura, instalazioak) eraikitzaileari dagozkio eta elementu mugikorrak edo aukerazkoak etorkizuneko bezeroaren esku geratzen dira (fatxadak, barne banaketak eta altzariak).


// ERAIKUNTZA BIDEOA
Panela eta katalogoan eraikuntza aspektuak jorratu badira ere, bideoaren bidez eraikuntza prozesua islatu nahi izan da. Bertan, katalogoan eta etapa planean ezarritakoak 3Dan irudikatu dira, prozesua ulerkorra izateaz gain, azken emaitza azaldu eta ulergarri izateko.




// ANEXOAK
Aurreko atal guztiak jendaurrean erakusteko baziren ere, badago proiektuaren xehetasun guztiak lantzen dituen ANEXOA. Bertan proiektuaren gainerako informazioa garatzen den, 6 puntutan BB istorioan agertu bezala:

1. azalpenak
2. proiektua
3. muntaia
4. teknikoa
5. gehiharriak
6. irudia

Sarrera honek ordea, proiektuaren atal garrantzitsuenak bistaratzea helburu duenez, anexoko informazio aukeratua erakutsiko da ondorengo iruien bidez:





















BlueBoat. Txomin Enea by,
Maider Alfonso Aberasturi
Jon Anza Alberro
Irene San Sebastian Lasa
Loredi Urrestarazu Larrañaga




Comentarios

Entradas populares