Zoru Mosaikoa

Proiektuak irakasgaian, Baiona lantzen jarraitzen dugun honetan, ibai ertza lantzera joko da oraingo honetan. Horrela proiektuarekin hasi baino lehen, espazio publikoa eta lekua bereizgarri bihurtzen duten hainbat aspekturen gaineko hausnarketa bat burutu da taldeka, gero iritzien elkartruke bat egiteko asmoz.
Taldekideak hainbat gairen inguruan hitz egin ondoren zoladuren lanketaren alde egin genuen gainerako aspektu guztiak lurrean islada dutela ikusirik, hau da, altzariak, naturak zein erabilerak eragin zuzena izango du zapaltzen den zoladuraren gainean. Horrela, eskura genituen zoladura moten (Zumaia, Tolosa, Donostia eta Oiartzun) argazkiak atera hauek aztertu eta sailkapen mota bat burutu zen zoladuretan eman zitezkeen aukera ugariren gainean.

HELBURUA// Zoladuren konplexutasunaz ohartu eta eman daitezke aukeren aurrean soluzioak izatean datza. Bilduma honekin, gure herrietan dauden kasu ugari aztertu eta proiektuetan aspektu honen gainean erabakitzeko ahalmena edukitzea da. Gainera zoruen inguruan askotan gutxi pentsatzen denez, lan honek aukera eman du gaizki eta ondo eginiko zoruen gaineko iritzi bat izateko.

SAILKAPENA//

01. BAKARRA. Praktika honek erakutsi du, herri bakoitzak bere lurrak estaltzeko tradizio zorrotzak dituela, kasu bakoitzean baldosa tipo espezifikoak agertzen baitira herri bakoitzean ("tolosa baldosa" edo Donostiako lur zuri-urdina). Ordea, tradizioa herriaren gehiengoan errespetatzen bada ere, uniformetasun baten alde, auzo berrietan material berriak agertzen hari dira eta hala zoladuraren materialak asko zabaldu dira, horien artean, baldosak, plakak, metalezkoak, tarimak, naturalak, harrizkoak, etb. bakoitzak bere propietateak eta erabilerak izanik. Horrela, herrian erreferentzia gisa erabili izan dira zoru hauek, guneen identifikazioan eragiteaz gain, gune baten egoera pribatu/publikoa edo erabilera desberdinak bereizteko balio baitute. Beren aukeraketa kontu handiz egin beharko da, proiektu bati osotasuna ematea galerazi baitezake.
*Azken urteetan hormigoi inprimatua asko zabaldu bada ere, bere erabilera masiboak ez lioke herriaren itxurari onik egingo, mantenimendu handia behar izateaz gain, zikin itxura artzen baitute aukeraturiko koloreen arabera.

02. ERTZAK. Hasteko, argazki bilduma bat egiteko gai oso interesgarria izan daitekeela aipatzea, joku asko ematen baitute aurki daitezkeen material desberdinez osaturiko ertzek. Horretaz gain, muga eremu bat dela aipatu behar, eremu desberdinak banatzeko erabiltzen direnak alegia, zeinak bi edo material gehiagoren konbinaziotik sortuko diren. Hori dela eta material horien aukeraketa zein beren geometria kontu handiz landu beharrekoak izango dira ertza horrek izaera berezia edo txukun eginda egongo bada. Puntu hauetan, altuera desberdintasunak sahiestea gomendatu nahi da, luzaroan mantenimendu arazoak saiesteaz gain, erorketa arriskuak gutxitu asmoz. Gainera, puntu hauek egokiak izan hoi dira mota guztietako instalazioak pilatzeko, urarenak batez ere.

03. INSTALAZIOAK. Zoru guztietan instalazioak modu desberdinean egokitzen dira zoladurara, baina analisia egin ondoren, zoru-instalazio proiektu baten beharra ikusi da, bi elementuen arteko koherentzia bilatu eta egokitasuna lortzeko; alegia, ondo proiektatutako instalazioak erregistro tapa komunak izan ditzakete eta identifikazioa errazteaz gain, konponketa errazak ahalbidetuko lituzke. Ordea, egungo egoera ez da hori eta identifikazio sistema unifikatu bat beharreko jotzen da dauden tapa mota guztiak beren instalazio motarekin erraz identifikatzeko (sinbolo bitartekoa, adibidez). Tapaen espezializazioaren arabera, forma eta tamaina askotako tapak aurki daitezke lurrean eta horiek zoladuraren uiformetasunaren aurkako elementuak dira, onerako zein kaltetarako.

04. SEKUENTZIAK. Ertzak bezala, erabilea edo jabari aldaketa bat mugatzen duten materialen arteko lotura litzateke eta funtzioari edo estetikari erantzuten diote. Bi material desberdinen loturatik, argazki batean 6 material desberdineko bandak ere atzeman dira. Paraleloki argazkiak ateratzean materialen izaera eta beren kokapena ikus daitezke baina ertzetan gertatzen dena ondo aztertu beharko litzake material bat baino gehiago topatzen diren puntuan arazoak ekidin nahi badira. Askotan muga egoera bat markatzen dute eta legearen inplikazioa dakarte.

05. KOLOREAK. Koloreak herriaren irudia dira askotan eta orokorrean zoladuretan oso kolore neutroak erabili ohi dira. Umeen parkeetan erabilitako kolore biziak kontraste handiak sortu ditzakete beste gainerako zoladurekin konbinatuz gero. Azken hauek kontu haundiz burutu beharko dira gunearen integritatea mantendu eta estetika zaindu behar bada.

06. MARRAK. Herrietan zoladuren gainean aurkitu daitezken marrak, ito bat dira zoladuren uniformetasunean eta legearen eremua markatzen dute. Hizkuntza propio bat osatzen dute hauek eta guztien esanahia jakitea hiritarren eginbeharra litzateke. Ordea, edozein zoladurak ez du marrak pintatzeko balio, irristakorrak izan ohi baitira giroa hezea den egunetan.

07. NAHASKETAK. Aurreko puntu guztiak biltzen dituzten zoladuren argazkiak jaso dira atal honetan zeinetan, material bakarren sekuentziak, marrak, instalazioak eta ertzak kabida dute. Esan bezala, zoruak elementu konplexua eta elementuen nahasteak ohiko dira eta kasu bakoitzean bere jatorria aztertu beharko litzateke nondik datozen asmatu nahi bada. Ikusi den moduan, batzuetan, zoriaren ondorio dira, baino baita eraldaketen edo proiektu baten ondorio ere. 
*Proiektu batean horrelako gune bat diseinatzea egoki izan daiteke nodo bat sortu nahi bada, azkenean, lurrak gure pasusuak eta norabideak jasotzen ditu eta "inposatzeko" ere balio dezakete.

08. ESKAILERAK. Irisgarritasunaren legea hain zorrotza den egun hauetan, eskailerak elementu arriskutsu bilakatu dira kasu askotan eta eskakizun handiak, erabat mugatzen du kasu askotan beren izaera. Ezin da edozein material erabili, irristakorrak direnak erabat baztertu behar direlarik kasu hauetan bereziki, egin ondorengo soluzioak (zinta adhesiboak) ez baitira oso egokiak izaten. Horrela beraz, kontu handiz erabaki beharko da zein material erabiltzen den, inguruarekin lortu nahi den lotura ere kontuan hartuko delarik.

09. HAUSTURAK. Besterik gabe, arrisku puntuak direlako konponketa behar dutela esatea. Ez du balio partxeen bitartez zuloa edo haustura izkutatu eta erdizka uztea.

10. BEREZIAK. Azkenik, lurra gure eguneroko bizitzaren parte izanik, gure erabileraren zein eguraldiaren aztarnak jasotzen dituen elementua izanik, bere egoera erabat aldatu daiteke bi faktore hauen ondorioz.

ONDORIOA// Egungo lurra oso konplexua bihur daiteke eta proiektu bat osatu dezake berak bakarrik. Material berrien agerpenak ez du beraien kalitatea ziurtatzen eta beraz, kontu handiz aukeratu beharko dira proiektatzean jarri diren baldintza guztiak bete ditzan. Zoruan eragiten duten elementu guztiak kontuan hartuko dituen proiektu integrala bat burutzea gomendagarria izan daitke, hau beti egitea posible ez bada ere.


Comentarios

Entradas populares