Denboran aldatuz

Denbora aurrera doa guretzat, eta gu aldatzen garen moduan aldatzen da ere gure ingurua.

Lurrak ere urteak betetzen ditu eta ez dago ez, atzera bueltarik, ez damurik, ez belztasunik, ez. Aurrera begiratu baino ez. 

Baina urteak ez dira alferrik pasatzen, eta beti iragana hobea zela pentsatzen duenik badago ere,
 (haurtzaroa atzean geratu delako edo aurreko aroak berriro berreskuratzerik izango ez dugulako)
 ezin ukatu, denborak eragin positiboak ere badituela. 

Denborak esperientzietatik ikasteko balio du: 
gizakia harri berdinarekin bi aldiz erori ostean, hirugarrenean altxatzen delako, 
oker berdina berriro egingo ez duelako. 

Esperientziak lurraldea hobetzeko balio beharko luke, 
bi erabaki okerren ostean, bide zuzena hartu eta ingurua hobetzeko. 

Lurraldea hobetzearekin, gure bizitza ere hobetzen delako. 

Eta bizitza hobetuz, 
gizakia denboran aurrera doalako; 
guk urtebetetzeak ospatzen ditugun moduan, 
lurrarenak ere modu onenean ospatzeko baliabideak ezarriz, 
antzinan suntsitutakoa berreraikiz. 

Urteen poderioz edertzen garen moduan, 
inguruan duguna ere ederrago bihurtuz. 

Edertasunak alaitzen baikaitu.

Denbora aurrera doa, edertasunaren bilakaeran.

-Tolosaren bilakaera-

-San Frantzisko ibiltokiaren bilakaera-

Comentarios

Entradas populares