SEGURA // Elkarlanean lekuak sortzen


Zein da zure Segura?
Herriaren plano gaineko analisiarekin hasi zen tailerrean bi Seguren identifikazioak (Segura Zaharra, hiribilduari dagokiona, eta Segura Berria) eragindako harridurak, proposamenerako ateak ireki zituen. Hain zuzen ere, bi Segura hauen arteko erlazio-garbien gabeziak eta zerbitzuen herriz kanpoko kokapenak herri-proposamen bat egiteko bide ematen baitu. Gainera, Herriko Plazaren neurriz gabeko zentralizazioak herrian eragingo lituzkeen kalte negatiboak direla eta, egun dauden zerbitzuak eta espazioak balorean jartzea da proposamenaren helburua.
Hasierako ikuspuntua hori izanik, Segurak egun duen patrimonioa lekutzearekin hasi zen proiektua, umeek horretan lagundu zutelarik joko baten bitartez Seguran dituzten elementuen erabateko ezagutza erakutsiz. Ekintza honen bitartez, Segurak herri-galdeketaren bitartez plazan eskatzen zituzten beharrizanak herriko beste puntu batzuetan asetu zitezkeela oharturik, hauen arteko loturak bilatzea proiektuaren xede nagusitzat jo zen, horretarako soluzio merkeak bilatzeari ekin zitzaiolarik.
Honen haritik, atentzioa deitzen du herrian dagoen seinalizazioaren aniztasunak, ez soilik kartel moduan, baita ikur moduan ere. Beraz, hurrengo pausua, seinalizazioaren iturria aztertzea izan zen, proiektu bateratu bat osatzeko helburuz: eskolak jada bazuen herria gurutzatzen zuen ibilbide markatu bat, hartzen oinatzen ikurra erabilita; turismoaren bidez, herritik pasa edo hasi eta bukatzen diren ibilbideek, izan Done Jakue bidea edo Gaztaren Itzuliak, beren seinale propioak zituzten eta azkenik, Segurak, turismo ekimenaren barruan ere, bere ibilbide propioak sortzearekin, seinalizazio bat garatuta zuen. Horiek guztiak, proposamenaren oinarria osatzen duten zimenduak dira, bi Segurak lotuko dituztenak, hain zuzen:
  1. HERRI-ESKALAKO PROPOSAMENA
Interbentzio merke eta parte-hartzaile baten bitartez herrian lekutu diren tokien eta zerbitzuen identifikazioa eta ikus-araztea da proposamenaren xede nagusia.
Lehenik, oinezkoen eta ibilgailuen bereizketa beharrezko jotzea ezinbesteko ikusi da, herriak Segura bere egin eta transformazioari bide eman diezaion. Horretarako, Segurak Plan Berezian bere garaian egin zuen trafiko desbideratzea ontzat eman da, hiribildua ibilgailuen pasaeratik libratu dadin. Horren ondoren, herritarren partea hartzea etorriko litzateke, beren lurrak pintatzearekin oinezkoen lehentasunezko ibilbideak sortu ditzaten, ez soilik herritarrek eurek herrian duten patrimonioa balorean jarri dezaten, baita turismoak ere herrian leku izan dezan. Gainera, oinezko ibilbideak jarraitasun bat lortzea ezinbesteko bihurtzen da, Segura Zaharrak duen ibilbidearen tankeran, Segura Berriak ere oinezko sarea izan dezan. Saguek ogi-apurrak jarraitzen dituzten moduan, herritarrek ere lurreko seinalizazioa jarraitu dezaten, plaza ez ezik, herriko gainerako zerbitzu eta lekuak erabiltzeko azken finean. Honek guztiak, logotipo eta ikurren lanketa berezia eskatzen duen proiektuaren hasiera ekarriko luke.
  1. PLAZA-MAILAKO PROPOSAMENA
Plaza izanik herritarrek jolaserako duen erdigunea eta bere tamaina eta eskala egokiak kontuan hartuz, plaza bere horretan uztea erabaki da, lurra berritu ostean. Lurrerako, umeen iritziak kontuan hartuz lur lau eta jarrai bat ezartzea proposatzen da, hormigoia litzatekeelarik materialik egokiena, izan lauzetan edo plaka jarrai gisa. Gainera, soluzio merkea litzateke eta jolaserako bide emango luke.
Lurra egokitzeaz gain, tabernek egun dituzten mahai eta aulki pribatuak kendu eta udalak mahai eta aulki publiko eta mugikorrak ezartzea proposatzen da, kontsumitu gabe ere esertzeko eta erabiltzeko aukera ematen dutenak. New Yorken egin duten moduan, herri-altzari hauek duten mugikortasunak, espazioa herritarrek bereganatu eta beharren arabera moldatzeko bide ematen dute, plazaren azalera guztia aprobetxagarri izan daitekeelarik.
Erabat baztertu da estalkia herriko plazan jartzeko aukera, izan ere, plazak bere dimentsioak eta nortasuna galduko lituzkeelako. Horretaz gain, plazak behin-behinean bada ere, bote-luze pilota jokoa berreskuratzeko ekimenak oztopatuko lituzkeenez, ez da egoki jo gaur egungo beharrei erantzuteko, etorkizuneko generazioen aukerak murriztea, herrian gune egokiagoak daudela jakinik gainera.
Beraz, eta laburbilduz, lurra berritzea eta altzari publikoak plazaratzea eta gaitzea da egungo proposamena.
  1. ARKITEKTURA PROPOSAMENA
Arkitektura mailako aktuazioak dira bigarren mailako proposamena eta herri-proiektuaren azken fasea. Izan ere, Markesen jauregi eta lorategiarekin zer gertatuko den jakin ezean, garatzen den proiektu oro ez baita eremuan integratuko eta espazioak eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatuko.
Hala ere, Markesen eremua herriak berreskuratuko balu, plazako pareta botatzea proposatzen da, Zeraineko ikuspegia eta berdearen kontzientzia herriak bereganatu dezan. Horren bidetik, Errebote gunea eta Arboladi grada bitartez lotzeaz gain, Erreboteko plazaren azpian, arkupea eta zerbitzuak integratzea jo da egokiena, frontoia eta lorategiaren arteko lotura bermatzearekin bat.
Azkenik, estalkiaren beharra asebetetzeko, Segura Berri eta Zaharraren arteko elkargunea jo da puntu egokientzat, modu honetan hiribilduko sarrera zaharrari keinu bat eginez gainera. Egungo aparkalekuaren zati bat hartuko litzake proiektua garatu ahal izateko eta hasiera batean estalkiak behin-behinekoa izan badaiteke ere, etorkizunean behin-betiko estalki baten proiektua ere ez da baztertzen. Dimentsio ezin hobeak ditu aparkalekuaren horma arteko espazioak, 22 metroko zabalera, altzairuzko edo egur laminatuzko egitura batez estali daitezkeelarik.
00.Irudia.Segura EGUN

01.Irudia.Segura GERO

Balorean jartzea da jada dagoena.

Comentarios

Entradas populares