Bideen bidetik

Oria bailarak izandako garapenaren ikerketa-lana da bideen-bidetik ibiliz egin dena. Haranak Europako mugikortasun-sarean duen kokapen pribilegiatuaren ondorioz, adibide esanguratsu eta ezin hobea da bideek izan duten bilakaeraz gain, etorkizunean izan dezaketen garapena azaltzeko. Hala, historiako aro bakoitzak garaian-garaiko bideen historia kontatzen duen kapitulua du, mugikortasun tipologia desberdinek lurraldean duten eragina aztertzeko, batetik, eta erabaki politikoak zein komunikabideen beharrizanak plano fisikoan islatzeko, bestetik.
Lehen kapituluan gizakiak kobazuloak utzi ondoren lehen hiri-harresituak eraikitzearekin bat, merkataritza sortu eta lehen bide-egitura finkatu zuten aldia ezagutarazten da. Hurrengo atala berriz, Erromatarrek bide-sare zaharra oinarri izanik sortu zuten galtzada sareari dagokio, barnealdeko hirien eta kostaldearen arteko harreman komertzialak ezartzeko xedez. Jarraian Erdi Aroko hiribilduen sorrera bide-sareak baldintzatua izan zela azaltzen da, Erreinu handien arteko mugikortasun-beharrizanak azpiegitura finkatzeaz gain, errege- zein posta-bide berrien eraikuntza bultzatu zutelarik. Azken kapituluetan, lehenik, industria-iraultzaren garaian garatu ziren ibilgailu berriei erantzuteko eraiki ziren errepide eta burdinbideek bide-zaharrak ordezkatu zituztela, eta bigarrenik, merkataritzaren garapen izugarriaren eraginez, mugikortasun-sareak jasandako hazkundeak jasagarritasun muga guztiak gainditu zituela azaleratzen da.
Aldaketa horiek izan dira egungo arazoen paradigma; izan ere, bideek lurraldea egituratu duten honetan, lurralde-eredu iraunkorrak aldarrikatzeari ekin dio gizarteak, mugikortasun alternatiba desberdinak plazaratuz. Horietako bi, transformazio-ardatzak eta naturbideak, dira lan honetan proposatu direnak, mugikortasun jasangarriaren oinarria bideen-bidetik etor daitekeela sinetsita. Eztabaidarako ateak zabaltzea da azken finean, lanaren helburua.
 1.atala. Merkataritza-bideak eta artzain-bideak (Antzin Aroa).

  2.atala. Bideak eta bidezidorrak (Erdi Aroa).

  3.atala. Posta-bidea eta Errege-bidea (Aro Modernoa).

  4.atala. Errepideak eta trenbideak (Aro Garaikidea _ XIX.mendea).

  5.atala. Autobideak-autobiak eta bidegorriak (Aro Garaikidea _ XX.mendea).

 6.atala. Bide-jasangarriak (Gizakiaren Aroa).

Comentarios

Entradas populares