Lurralde Antolamendua: hiri-herri-landa erlazioa Gasteizen
Hirigintzako irakasgaian Gasteizen lehen lauhilabetean landu genuen proposamen bera garatu da, lurralde antolamenduaren eskalan sakonduz. Ariketa borobila izateko eskala txikia, herri eskala, hiri eskala eta azkenik lurralde eskala landu ditugu, lotura berreraketa eta Gasteizen identitate krisiaren erantzun bat emanez, hiria-hiri, herria-herri eta landa eremuak behar bezala tratatu eta bilduz. Hona hemen lurralde antolamenduaren memoria eta hausnarketak:
Oinarrizko informazioa
Gasteizko
udalerriaren azterketan baloratu den lehen eragilea hiri-nukleo eta inguruko 63
entitateen arteko harremana litzateke.
Gasteiz
Jatorrizko
hiriaren morfologiari jarraituz, Gasteizek hazkunde erradiala izan du, almendra
itxurako alde zaharretik hasiz, lehen zabalgune eta gaur abian dauden auzoak
liratekenak. Hiria betez joan den heinean, azpiegitura eta hormidura berriak
etorri dira, oinezko eskala gainditzea ekarriz eta kotxearen derrigorrezko
erabilera probokatuz. Aldi berean, Gasteiz European Green Capital 2012
ekimenarekin batera, hiri-ekologikoaren apostua egin du, eraztun berdearen
lehen fasea amaitu delarik.
Kontzejuak
Kontzejuak Gasteiz udalerri barnean
kontsideratzen diren herrixkak dira. Dena den, erabakitze ahalmenari dagokionez,
botere gabe aurkitzen dira, autosofizienteak izateko gaitasun gabeziarekin
batera.
Orainarteko lanbidea nekazal jarduera izan
bada ere, egun makinaria handia eta bestelako interesak etorri dira, hala nola
aisialdiko ekintza eta bigarren etxebizitzak. Hazkunderik ez da izan dena den,
izaera aldaketa baizik, eta izango duen etorkizuna baldintzatuko du. Argi dago
zerbitzuei dagokienez, ezinezkoa dela tokian toki eskaera asetzea, eta horregatik
Gasteizekiko menpekotasuna.
Gasteiz/Kontzejuak
Kontzejuen jatorrizko komunikazio-bideak eraldatuz edota
ezabatuz ere joan dira hiriburu mailako azpiegiturak agertu diren heinean.
Ondorioz zuzeneko harremana lagundu ordez, isolatzera eraman ditu herrixka
asko. Erlazioak aldatuz, autoaren erabilera ere beharrezkoa bihurtu da
herri-hiri komunikaziorako, ezbaitago hauek lotuko dituen garraio zerbitzu
publikorik, ez litzateke errentagarria.
Badago lotura sistema natural bat; inguruko hidrologiari
so eginez, sistema osoaren eskema ikus daiteke. Mendialdean jatorria duten
ubideek, herrixkak zeharkatu eta
norabide erradialez Zadorran batuko direlarik.
Diagnostikoa
Udalerri osoa hartuz,
hiru eremu ezberdin bereiz daitezke: lehenik, nukleo urbanoa, Gasteizko populazioaren
%98a kontzentratzen duena, landa eremua birgarrenik , eta azkenik mendialdea.
Hirigunean
kokatatuko dira zuzkidura eta hiriaren funtzionamendua bermatzen duten
azpiegiturak. Landa lurretan hiriaren hornidurarako elikagai eta produktuen
ekoizpena egongo da. Partzelazioa ezberdina izango da herrixka inguru hurbilean
eta kanpoaldean, ustiapen makinaria eta jabetza eskalak aldatuz baitoaz. Bertara
eraman dira industria guneak eta hiriaren bestelako zerbitzuak, hala nola
hilerria, babestutako parke botanikoa, zabortegia edota cars parkea. Landa eremuko kota altuenean beste herrixka “kapa” bat
agertzen da, mendialdeko jarduerekin harreman gehiago dutenak, hala nola
basogintza eta abelzaintza. Aipatzekoa litzateke basogintzaren jarduera
kontrolatua izan dela, bertako baso autoktonoak babestuz eta jatorrizko
ekosistemak mantenduz.
Ondorioz,
ikus daiteke hiru eremuen oreka funtsezkoa dela ororen bizikidetzarako, eta
horrenbestez hirigunearen hazkunderako ere hainbat jarraibide hartu beharko
dira etorkizuneko garapena integratua izan dadin. Menpekotasuna ekidiezina dela
onartzen da, baina oreka hori mantenduz beren izaera ez oztopatzea litzateke
jomuga.
Proposamena
Komunikazioa
Proposamenaren
funtsezko ideia hiriaren eta herrixken lotura bermatzea izango da. Lehenago
aipatu den ubide-sarea oinezko eta bizikleta erabiltzaileentzako birgaitzea izango
da abiapuntua,“ibai-metroa”. Honetarako oinarrizko zerbitzua eskeiniko
litzateke, merendero, bizikleta errenta eta parking-ak adibidez.
Bestetik, hiriaren hazkundea mugatu da, etorkizunean izango lukeen bilakaera
aurreikusiz, eta zirkulazio-eraztun berria ekarriko lukeena. Era berean,
zirkunbalazio honi paralelo bide berdea osatuko da amaitugabeko ataletan, eta
hau izango litzateke herrixka eta hiriaren lotura, baita aisi denborako eremua
ere. Honela hiri-muga berria oinezko eta auto bidezko komunikabidea bilakatu
dugu, hiriaren hazkundearen mugatzeko tresna berri gisa.
Produkzioa
2.sektoreari dagokionez, okupazio eremua bere hortan mantendu
da, hiri-lurraren mugarekin bat egiten baitu produkzio zonaldeak.
Landari dagokionez, okupazioa handitzea ez da bidezkoa, alde
batetik hiri muga eta bestetik mendialdeko eremu maldatsua baitago. Hau dela
eta, lurraren ustiapena handitzeko helburuaz partzelen bateretzea proposatu da
lur-sail berrantolaketaz baliatuz. Mendialdean bestetik, pinuen produkzioa
ordez, bertako baso autoktonoa berreskuratu nahi da.
Kontzejuen inguruan oinezko 10 minutuko erradioko guneak
adierazi dira, produktu-biltegi erreserbak aurreikusiz.
Bizitza
Hiri-muga zirkunbalazio eraztunerarte zabalduko da, oinezko
eskalarari toki eginez eta aisia eta komunikazioa barne hartzen dituen eraztun
berdearekin batera. Herriek berriz, ez dute hazkunderik jasango, biltegi
berriazk integratzeko espazio erreserbak soilik.
Proposamenaren justifikazioa
Dagoeneko hasiera eman zaion apustu “berdea”rekin jarraituz,
hiri-hazkundearen amaiera eta kontzejuen lotura den eraztun berdea, eta honen
adar diren “ibai-metroa”ren eraiketaz, nukleo urbanoaren garapena kontrolatzen
da, Gasteizen gehiegizko hazkundeak, inguruko kontzejuen menpekotasun absolutua
ekiditzeko. Bai fisikoki baita funtzionalki ere, eremu bakoitzak bere izaera
mantentzea litzateke asmoa, bere ezaugarriak potentziatuz eta tresna berriez
lagunduz.
_ Urbanizazioa.
_ Komunikazioa.
_ Landagunea.
_ Proiektua.
Ibai metroa izan zen lurralde mailako lehen proposamenaren ardatza, lurraldearen baitako komunikazio sistema egoki eta berritzaile gisa. Gure lanean Uribarri Nagusia izan zen lan gunea eta hirigintzan ere hura hartu dugu erreferentzia eta adibidetzat, komunikazioaren azken atala izanik ondo biltzen baititu ideia nagusiak.
Comentarios
Publicar un comentario