Omnibus [2.0]
Aurreko hilabetean Gasteizko hiriburuaren eskaintzak udalerri, hiri eta
auzo mailan aztertu ondoren, Gasteizko Alde Zaharrean eragiteko programa bat
proposatu zen gizartearen beharrizan larrienak bideratu eta guneari bizitasuna
emateko. Horrela, behar ekonomiko, kultural, administratibo, sozial eta berdeak
bete nahi izan dira programa zabal eta osatu bat eskainiz. Interes publikoak
eta pribatuak uztartuz, behar guztiei modu egokian erantzun nahi izan zaie,
gunearen izaera berreskuratu eta auzolagunen arteko interakzioa bultzatuz.
Programa zabal eta konplexuari erantzun egoki bat emateko, beharrizanak
analizatu eta prioritate mailak ezarri dira, gunearen errekonbertsioa pausoka
eta modu egokian eman dadin. Prioritate mailak betez gero, auzoa pixkanaka
berrituz joango da, garapen orekatu eta eskalonatu batean. Gainera, aurreko
proiektuko proposamenek lekua dute egingo diren interbentzioetan udalerriko eta
auzoko planak uztartuz. Horrela beraz, 4 maila eta bi egoera bereiztu dira,
programa sailkatzerako orduan: 1-4. mailak [prioritate altuenetik baxuenera]
eta hobetu-sortu [Alde Zaharrean egin beharreko interbentzioen izaeraren
arabera].
Taula beraz, goitik behera eta ezkerretik eskubirako norabidean irakurri
beharko da:
[1] / HOBETU _ Barne patioen berreraketa
Alde Zaharrak ertaroko egituraketa bat du eta hau
zaharkitua gelditu da XXI. mendean ez baititu egungo mugikortasun eta
osasungarritasun baldintza egokiak betetzen. Hori dela eta, ezinbestekotzat jo
da egituraketa hori, eraberritu eta egun gizarteak dituen beharrizanetara
moldatzea, barne patioei dagokionez lehenengoz. Patio hauek, muinoaren malda
jasotzeaz gain, lote gotikoen bizigarritasunerako espazio ezinbesteko ziren,
eta urteak pasa ahala beren funtzioa galdu eta espazio degradatu bilakatu dira.
Etxebizitzen zein auzoaren osasungarritasuna berreskuratzeko patio hauek beren
jabetza pribatua albora utzi eta publiko bilakatzea proposatu da, saneatu eta
auzolagunek errentan landu ditzakeen baratza komunitario bilakatuz. Espazio
hauei funtzio bat emanez, auzo guztiaren irisgarritasuna hobetu eta arazoak
ekiditeko gune bilakatu daitezke.
[2] / HOBETU _ Lote gotikoen osaketa
Ertaroko lote gotikoek dituen gabeziak aztertu eta
soluzio bat ematea da helburua. Alde Zaharreko etxebizitza asko eraberritu eta
instalazio minimoez hornitu badira ere, gunearen izaera eta eraikinen
ezaugarriak zaila bihurtzen dute etxebizitzak XXI. Mendeko beharretara
egokitzea. Hori dela eta, etxe-erabilerak kolektibizatu eta auzoaren beharrei
erantzun azkar bat eman nahi zaie, garbiketa-gela, sukalde, bainugela
instalazioak denen eskura jarriz, lote-gotikoen arazo tipologikoen osagarri.
[3] / HOBETU _ Auzo mailako zerbitzugintza
Alde Zaharrean Gasteizko hirigunearentzako zerbitzu
osagarri modernoak ezarri badira ere (kultur-etxe edo museoak adibidez) ez dira
bete auzoak dituen gizarte pluralaren beharrizanak. Gune publikoen gabezia eta
gizartearen tira-birak elkargune gabe utzi dute Gasteizko erdigunea.
Elkarte gastronomiko edo elkarte kultural integratzaileak
auzolagunak hurbildu eta beren arteko erlazioak sendotzea ditu helburu,
erlijio-arraza desberdinetako jendea elkartu eta gizarte aberats baten alde,
inor baztertu gabe. Areto erabilera anitzak eta ikastaro guneak erlazioak
finkatzeko gune bilakatu daitezke.
[4] / HOBETU _ Interbentzio sozialak
Aurreko puntuarekin estu loturik dagoen arloa da honakoa,
gizarte pluralaren beharrizanak gizartea bezain pluralak baitira. Hau eta mota
guztietako arazoak, gizarte behartsu bat sortzen lagundu dute, aukerak beren
eskura jarri behar direlarik. Etxebizitza soziala da Alde Zaharrean proposatzen
den aukera Gasteizko sarea osatze aldera, denok baitugu estalki bat izateko
eskubidea. Bestalde etxebizitzak ez ezik, jende talde hau gizarteratzeko
sormeneko tailerrak eta asmakizunak eta lanak saltzeko dendak ezarri dira,
jende hau berriro gizarteratu eta normalizatzeko aukera emanez.
[1] / SORTUZ _ Hezkuntza + Inbestigazioa
Sormeneko tailerrak zein, jada dagoen hezkuntza sarea
osatze aldera dator, hezkuntza-inbestigazio gunea, Alde Zaharrean formazio oso
bat jasotzeko aukera sortuz. Horretarako bideratuko dira, ikastaro eta
inbestigazio guneak.
[2] / SORTUZ _ Enpresagintza
Hezkuntzak sortutako jende kualifikatua lan munduan sartu
eta inbestigazioak emaniko garapen ideiak aplikatzeko gunearen sorrera,
Gasteizko erdigunean. Interes pribatuaren etorrerak gunearen egokitzapen
egokian lagundu dezakeelakoan, alokatzeko bulego-sorta eskainiko zaie
udalerriko garapen bidean dauden enpresei.
[3] / SORTUZ _ Egoitza + Merkatua
Alde Zaharrean dauden eraikin degradatuak egokitzera
datozen funtzioak dira honakoak eta Hezkuntza + Inbestigazio guneari erantzuten
diote, hauen benetako garapena eman eta beren mugak Alde Zaharraz aratago
eramateko. Gasteizko erdigunea erreferente bat bilakatzeko azkenengo pausua
litzateke honakoa eta honekin gizartearen beharrizanak osatuko lirateke
estamentu guztiei erantzun eta GUNE OREKATU baten alde.
[4] / SORTUZ _ Harresien berreraketa
Azkenengo atala bada ere, harresien gaineko interbentzioa
prozesuaren edozein alditan eman daiteke, hauen eraberritzea beharrizan larri
bat ez bada ere. Helburua, Gasteizen historia berreskuratzea da, iraganak eta
etorkizunak tontorrean bat egin dezaten.
Tontorreko ebaketak espazioen identifikazioan laguntzen
dute eta gunearen eskema antolatzailea egiteko ezinbesteko dira. Eskema honetan
harresien gaineko espazio desorekatua eta azpiko gune ordenatua bereiz
daitezke., baita horrek dakarren dentsitate desoreka ere: maldan kokatzen den ertaroko
egituraketak etxebizitza dentsitate oso altua duen bitartea, tontorrean,
eraisketa desberdinen ondorioz alde zahar izaera galdu eta dentsitate eskaseko
gune bihurtuta ailegatu da gaur egunera.
Programa mailatan banatu ondoren eta ebaketak zehaztutako espazioak analizatuz Gasteizko
Alde Zaharrean kokatzeari ekin zaio, bakoitzari gune egoki bat bilatuz,
proiektua orekatua eta osotasun batean ulertua izan dadin. Horretarako omnibus,
lan espazial gisa ulertuz, tontorraren azterketa sakona burutu da, guneak
identifikatu eta sailkatu ahal izateko.
1. ESPAZIO ERAIKIA. Tontorrean dagoen espazio eraikia eta bere perimetroa.
2. ESPAZIO DEGRADATUAK. Ertaroko egituraketatik gelditu diren barne patio eta
harresiaren bueltan sorturiko espazio berdeak.
3. ESPAZIO SOBERAKINAK. Ertaroko egituraketa mantendu baina beren izaera galdu
duten espazio hutsak.
4. ESPAZIO HUTSAK. Ertaroko egituraketa galdu edo azpimarratzen ez duten
espazio hutsak.
5. ERAIKITAKOAREN INTERBENTZIOAK. Erabilera galdu edo interbentzio traketsak.
6. HARRESIAREN BERRERAKETA. Harresiaren kokapen hipotetikoa.
7. INTERBENTZIO EREMUA.
8. BILBEAK. Ertaroko egituraketaren eta egungo puntu garrantzitsuen arteko
erlazio lineala.
Gunearen analisia eta programaren sailkapena lotuz
ondokoa ondorioztatu daiteke:
[1]+[2]+[3]+[4] / HOBETUZ _ Auzo maila
Beharrizan hauek estu lotuta daude auzo mailako
beharrizanekin eta beraz izaera duen tontorreko aldea bideratu zaie, hau baita,
AUZO IZAERA mantendu duen tontorreko gune bakarra. Gainera kantoeien
gertutasunak estu lotzen du gainerako Alde Zaharrarekin eta bere zentrutasunak
jardueren garapenean laguntzen du. Eskala txikiko interbentzioak dira.
[1]+[2]+[3] / SORTUZ _ Auzo + Hiri + Udalerri maila
Beren eskala handiak auzoarekin bai baina hiria eta
udalerriarekin zerikusia duten funtzioak biltzen ditu. Izaera publikoak eta
irisgarritasun beharrak hiritik gertuago dagoen gunean kokatzera eraman gaitu,
gune honek aukera aberatsagoak eskaintzen baititu instalazio modernoak denen
eskura jartzerako orduan. Gunearen IZAERA BERRESKURATZEA derrigorrezko izango
da jarduerak lekuarekin uztartu eta gainerako tontorreko espazioekin orekan
egon daitezen.
Gasteizko Alde Zaharrean gaudela ahaztu gabe, gune
guztiak inguruarekin kontextuan jarri eta egoki lantzeak, proiektuaren
batasunean lagunduko du. Alde Zaharrak Ertaroko ezaugarriak mantendu baditu
ere, tontorrak bere izaera galdu eta oasi bat bilakatu da auzoan bertan.
Horregatik beharrezkoa da tontorrak ere IZAERA berreskurtazea, ertaroan izan
zuen bizitza bilatu eta egituraketa garbi zein erabilgarri bat izan dezan.
Ondorioz, ertaroko teknikak erabiliz eta industriak emaniko materialez osatuz,
egiazko arkitektura baten alde egin da, tontorrak inguruarekin batasun bat izan
eta Alde Zaharraren orekaren bila.
Proiektatze pasuak beraz, emanak gelditu dira eta
proeiktuen garapena da ondoren etorriko den lana.
[1] / HOBETUZ
BARNE
PATIOEN BERRERAKETA
Prioritate handieneko guneak eraberritzetik hasi da proiektua,
gune hauek eraberritzeko metodo bat proposatuz. Programa aurreko puntuetan
definitu da. Horretarako oinarri hartu da mendebaldeko harresia eta ertaroko
lote gotikoen arteko espazio hutsa.
Mendebaldeko patioa eraberritzeko sistema Alde Zaharreko
gainerako patioetan ere aplikagarri da, hauen egitura mantenduz eta elementu
gutxi batzuen bidez, gune hauen funtzio aldaketa ematen baita. Honetaz gain,
irisgarritasun gurutzatuaren bidez guneen osasungarritasun eta
bizigarritasunean ere eragin nahi izan da, edozein arazoren aurrean erantzun
egoki eta azkar bat emateko moduan.
Honela beraz, gunearen ebaketa perpendikularrak aztertu
eta aktuazio estrategia batean oinarritu da mendebaldeko patioaren
eraberriketa. Maldan kokaturiko gunea izanik eta dauden eustorma eta jabetzak
kontuan hartuz ondoko moduan banatu da patioa:
_538m. Kota honetan kokatzen
dira lote gotikoekin lerrokatuta etxebizitzen patio pribatuak. Hauek estaltzeko
aukera ere eman nahi da, horretarako ERAIKUNTZA KATALOGOAK ematen dituen aukerak
aprobetxatuz, katalogoa Gasteizeko erdialdean ere aplikagarri dela erakusten
baitu honek. Pabimentu zainduak eta eustormaren eraberritzeak izaera berri bat
eman nahi die jabetza pribatuko izango diren gune hauei.
_542m. Gune publikoa da eta
irisgarritasuna bermatzea da helburu nagusia. Horretarako dauden sarrerak
berritu, berriak proposatu edo oztopatzen duten etxolak botatzea izango da
eginbeharrekoa, mugimendu gurutzatua gauzatua izan dadin. Honetaz gain, eta espazioa
hauen osasungarritasuna bermatzeko, baratza komunitarioak ezarriko dira;
partzela bakoitza errentan hartzeko aukera ematen da eta tresneria gordetzeko
eraikuntza katalogoak eskeinitakoak erabiliz biltegi-etxolak egingo dira gune
bakoitzean.
_545m. Harresiaren maila da
honakoa eta honen eraberritzea proposatu da, iragana egungo istorien zati izan
dadin. Harresien eraberritzea [4] / SORTUZ ataleko eginbeharra denez aurrerago
analizatuko da.
Mendebaldean eragiteko metodoak gainerako patio guztietan
ere balio du, metodo bat baita proposamena eta ez emaitza bukatua. Honen
garapena, patio bakoitzean burutu beharko litzake, emaniko estrategiei
jarraituz beti ere.
Ondoren mendebaldeko patioaren garapena:
Comentarios
Publicar un comentario