alimentazioa = negozioa

Janariaren produkzio internazionalak, alimentazioa eskala mundialeko arazo bihurtzea eragin du. Egunero handituz doan biztanleriari jaten emateko (2011n 7000 milioi - 2045n 9000 milioi), gaur egun dugun alimentu produkzioa bikoiztu beharko da. Uzten errendimentua ordea, ez da behar hainbat handitzen eta klima aldaketak zein plaga berriak gure despentsa osatzen duten elikagai barietateak arriskuan jarri dituzte.

Arazoa aztertzean beraz ezin gara Amsterdam-eko plangintzan bakarrik geratu, baizik eta helburua, alimentuen ekonomia aldatzean datza. Multinazionalek egoera aprobetxatuz negozioa egiten duten bitartean, Mundu osoan etengabe ari dira elikagai barietateak desagertzen. Estatu Batuetan fruta eta barazki barietate guztien %90 desagertu da masifikazioaren ondorioz eta XIX. mendean ekoizten ziren 7000 sagar barietateetatik ehunen bat soilik gelditzen dira. Jakitunak, azken mendean kultibatzen genituen barietateen erdia galdu dela deritzote.


Hau arazo bihurtu daiteke gaixotasun batek edo klima aldaketak produzitzen diren barietate murritzei eragingo balieke, gizakiak ez bailuke modurik izango alimentazio krisiari aurre egiteko teknologia erabiliz. Etorkizuneko alimentazioa, iraganeko kultibo lokaletan egon daiteke.
Adibide bat jartze arren, garia aipatu behar dugu. Puccinia graminis ontoa, Ug99 zepa arriskutsu bihurtuta zabaldu dena, 1999an aurkitu zen Ugandan eta hortik Afrika zein Asia Hurbileko eta Indiako uztak kutsatu ditu azken urteetan. Munduko gariaren %10k soilik aurre egin liezaioke onto honi. Espora soil bat mendebaldeko uztetara iritsiko balitz 1000 milloi dolarreko galerak izango lituzke Estatu Batuetan soilik. Asia eta Afrikan berriz, dolarrak galdu ez baina 1000 milioi persona utziko lituzke beren alimentazio baserik gabe. Emaitza: krisi humanitarioa.

Elikagai barietate desberdinak mantentzea beraz, ezinbesteko bihurtzen ari da etorkizun hurbilean alimentazio arazoei aurre egiteko. Barietate bakoitzak bere ezaugarriak ditu toki bakoitzera egokitu ahal izateko. Horrela gaixotasun batek barietate bat desagertu araziko balu, beste barietate batek aurre egingo lioke eta ez litzake munduko produkzioa guztia galduko, produzitzen den bakarra desagertuko delako. Hau guztiak, produkzioa lokala eta espezializatua izatera garama, produkzio internazionalak alde batera utzi. Errotiko aldaketa beharrezkoa bihurtuko da datozen hamarkadatan, munduko biztanleriaren erdiak goserik pasa nahi ez badu.

Bukatzeko, kutsadura gaur egungo produkzio moduaren ondorioa da, baino multinazionalek alimentazioaren negozio borobila bere horretan mantentzen duten bitartean, pobreak gose izango dira eta aberatsak alimentazio unibertsal eta berdinera kondenatzen gaituzte.

Iturriak:
National Geographic, Julio 2011 _ Cómo alimentar un mundo superpoblado
Tve, Informe Semanal, 02/07/2011 _ Pasarán hambre

Comentarios

Entradas populares