futbola eta arkitektura


“Ir a un partido de fútbol no sólo es una cita con el deporte. Hoy los estadios son sitios de peregrinación por su monumental espectacularidad.
En la Edad media fueron las catedrales góticas. En la era del crecimiento industrial del siglo XX fueron los rascacielos. Hoy los estadios deportivos se erigen como los nuevos templos de la humanidad, un lugar donde confluyen el ingenio, la tecnología y el dinero.”

Azken urteetan futbolaren irudia goitik behera aldatzen ari da; jarraitzaileak zelai barruan zein kanpoan bilatzen dituzte eta bide horretan garrantzia hartu du munduari ezagutzera ematen zaion irudia.

Mugimendu honen aurrekari da, Bayern Munich-en Allianz Arena estadioa, Herzog & De Meuron arkitekto ezagunen eskutik. Denborak erakutsi du, estadioaren eraberritzeak, betiko zaleez gain, turismo zaleak ere erakarri dituela Alemaniako taldeak. Turismoa erakartzeaz gain, proiektu hauek izen handiak sinaturik ere agertu dira, negozioa ez baita soilik taldearentzat, baita arkitekto taldeentzat ere. Beraz, Herzog & De Meuron ez ezik (Allianz Arena, El Nido...), Calatrava (Atenas-eko hiri olinpikoa) edo Foster (Wembley, Camp Nou...) ere azken mendeko mugimenduaren partaide dira.


Ezin mugimendu honetatik kanpo utzi beraz, munduko bi futbol talde indartsuenak. Barcelonak Camp Nou-n eta Real Madridek Santiago Bernabeu-n, eraberritze koloretsuak proposatu dituzte datorren urteetan bere itxura aldatu dezaten. Estadio gris eta ilunak izatetik, koloretsu eta argiztatuak izatera pasako dira, konprobatu baita kolorearen erabilerak jendearen interesa erakartzen duela.
Bartzelonakoa onartuta dagoen proiektua da iada eta Foster-ek gidatutako lan taldeak 100.000 pertsonentzako lekua izango du, munduko futbol estadio handiena bihurtuko delarik 300 milioi euroko presupuestopean.
Real Madrid-en kasuan bihar, irailak 25eko asanbladan lehendakariak mahai gainean jarriko du eraberritze posible baten kasuko proiektua.


Munduko estadioak eboluzionatzen ari dira behar eta eskaintza berriei egokitzeko, eta noski, Real Madrid eta Barça ezin kanpoan geratu.

Comentarios

Entradas populares