L'Adour pasealekua, BAIONA

// ANALISIA

Allée Boufflers Baionako L'Adour ibaiertzean kokatzen den eta egun aparkaleku erabilera duen eremua da. Iparraldera begira eta zentru historikoaren albo batean (muraila zaharraz kanpo), erabilera eskasa duen gunea da eta egoera hau eraldatzea oso zaila izan daiteke, eremuak ez baitu aukera berezirik eskaintzen. Hala, gunea ez da oso egokia eraldatu eta proeiktu utopiko bat jasotzeko eta beraz, analisiaren mugak gunearen mugetatik aratago eramatea erabaki da, egoera konplexua duen ibaiertza aztertzeko asmoz.
Mugikortasuna. Baiona Nivèe ibaiari begira eraiki denez, L'Adour ibaiari bizkar eman dio et honek azkenaren ertzaren garapen falta bideratu du, askotan gune degradatuak sortu direlarik (aparkalekuak, gune pribatuak...). Honen ondorioz, jarraitasun falta bat nabari da Adur ibaieanzeinak hiriaren erdigunea periferiekin eta ekonomia zentruekin lotzen dituen. Adur ibaiaren paraleloa den errepide/kaleak duen trafikoak, ibiltoki honen garrantzia erakusten digu Baiona hiriaren barnean, zeinak Baiona eta Anglet lotzen dituen, hau da, Euskal Hiriaren azken muturra dena. 50.000 biztanle dituen hiri handi honek beraz, kotxea du mugimenduaren oinarri eta hau eraldatzetik hasi beharko genuke, etorkizunean hiriaren bizi kalitatea hobetu nahi bada.
Nabegazioa. Adur ibaiaren ertzetako mugikortasun-ardatzaz gain, kaia ugariren presentziak, gunearen aberastasuna erakusten du itsasoarekin kontaktuan. Egun itsasontzien murriztapenak, kanpoko portu handien eskuetan erabilera kendu die, ibai ertzean banatuta dauden portu eta arrapalei, aisialdirako gune pribatuak bilakatuz. Hauen degradazioak, guneen alper-galtzea ekarri dute eskutik, azkenean asko kotxeen aparkaleku bilakatu direlarik.
Irudia. Aparkalekuak jarraikortasun eza sortzen dute Adour ibaiaren ertzean eta izaera falta horrek puntu guztiak inkonexoak bihurtzen ditu. Hau da, Nivèe ibaiak Baionaren irudiaren erreferentzi nagusia bada ere, inor ez doa argazkiak Adur ibaiean ateratzea, Baiona hiriaren barnean ez baitu garrantziarik, ez da hiriaren erdigunearen parte bat, baina aldi berean, hiria bitan mozten du. 
_ Zergatik ez bihurtu Adur Baiona berrriaren ikonoa, Errobi Baiona zaharrarena den bezala?

Gabezia hauek ikustea ordea ez da zaila eta iadanik, Baionako udaletxeak Agenda 21-ekin elkarlanean Adour ibaiaren erreabilitazioa ezinbesteko jo dute hiriaren garapenean. Eraberritzea hasi bada ere, oso lokala da eta oraindik urteak pasako dira garapen totala izan nahi bada.

[*] Téte de Pont Proiektua: Mateo Arquitectura estudioak burutu du eta exekuzio fasearekin hastekoak dira. 




// HELBURUA

Hala, eta analisitik abiatuz, proiektuaren helburua, Adur-en ibaiertzari identitate bat ematea da, eta Baionatarren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen pasealeku bat proiektatzea, bai mugikortasun zein aisialdirako. Egun ibaiertzak dituen ikuspegi aberatsak eta erabilera guztiak errespetatuz, eskala handiko baina ejekuzio txikiko aktuazio bat izan nahi du, zeinak espazioak eraldatuko dituen eta inoiz ez suntsitu eta ordezkatu, batasun bat lortuz. Pasealeku honekin, hiriari espazio berde-erabilgarri bat eskaini nahi zaio zeina Nivèe ibaiaren gehigarri izango den eta ez ordezkatzaile. Ibaiertza gune atsegina da, hiriaren barnean eskala arazoarengatik egin ezin diren ekintzak burutzeko eta aldi berean etorkizuneko Baionaren birika izango da.



// PROIEKTUA

Esan bezala, eskala handiko proiektu bat bada ere, jarduteko moduak ez du masiboa izan nahi eta beraz, kamioi batek eraman eta grua txiki batekin instalatu daitezkeen piezak diseinatu dira zeinak, egungo pabimentuaren GAINEAN ezarriz gune bat eraberritzeko gai izango diren. Metodo honen bitartez aktuazioak ez du betirako izan nahi baina aukera ematen da, aldi berean aldaketak gertatzeko. Instalazio errazekoak, proiektua pieza hauen konbinazio desberdinez osatuko litzake, puntuetan pieza konkretuak beharko direlarik. Ibaiertzean duten erabilera dela industrialki produzitu daitezke (hormigoia eta altzairua), obraren kostua nabarmen gutxituz, elementu gutxi batzuk bakarrik erabiltzen baitira.


[*] Eskemetan agerturiko piezen garapena, errealitatera hurbilduz: Proiektua pieza hauen erabilerarekin burutu da guztiz, konbinatuz espazio desberdinak sortu baitaitezke.


 _ ALLÉE BOUFFLERS, kokapenaren ondorioz pasealeku horren hasiera puntutzat jo da, bertan edo gertu baitago Baionaren zentru neuralgikoa, autobus eta trenaren geltokia etab. Honek gunea, ibaiertzeko pasealekuaren barnean puntu estrategiko bilakatzen du eta horretaz baliatuz, guneari geraleku edo biltoki puntu izaera eman nahi izan zaio, baita erabilera desberdinetara egokitzeko ahalmena ere. Hasiera puntua izanik, bertara iristea erraza izan dadin, egun duen aparkalekuaren zati bat gordetzea erabaki da, jendeari erraztasunak eman ezean, paselekuak bere erabilera galduko zuelakoan. Ordea, plaza ugari kenduz, alamedaren izaera berreskuratzeaz gain, zerbitzuak eman zaizkio, kirola edo aisialdian bertara gerturatzen direnentzat. Hori dela eta, geltoki/aldagela/komun eraikin txiki bat proiektatu da, gunearen erdigunean, aurretik aipaturiko eraikitze metodo bateratuak erabiliz. Gunearen definizio ezak, erabilera ugariri lekua utzi nahi dio, elementu gutxi erabiliz gauza handiak lortu baitaitezke. Horrela, erdiguneko lautada handian, autobus geltokia, kirol ekipamenduak, azoka gunea, kontzertuak eta bestelakoak egiteko bide eman nahi da. 
Proiektua garatzeko ez da ezer suntsitu, baizik eta dauden elementuen gainean proiektaturiko piezak jartzearekin espazioari identitate berri bat eman nahi izan zaio, espazioak handituz eta geraleku izaera emanez. Horrela oztopoak murriztu eta mugikortasun berdearen oinarriak ezarri nahi dira Adurren ibaiertzean.

Proiektuak L'Adour Pasealekuaren harrera puntua da eta gainezarpenez eraldatu da espazioa, ez suntsiketaz (dagoena errespetatuz hobetu).

Proiektuaren azken garapena [4]

1. Analisia eta lehen proposamena
2. Proposamenaren garapena eta eremuan aplikazioa
3. (P) Oinaren garapena eta azken emaitza
4. (P) Allée Boufflers-en xehetasunak





Comentarios

Entradas populares