Harrobia, ITZIAR

Itzair eta Deba arteko mugan dagoen harri kalkareoko harrobi bat aukeratu da paisaigintzaren inguruko parke bat egiteko. Horretarako ingurua analizatzeaz gain, hirigintzako eremuaren proposamen didaktiko eta jasangarriak kontuan hartu dira, lau gune sortzeko. Guztiek batera osotasun batean, eskualdeko natura analizatu eta erakustea dute helburu, modu aktibo batean. Irisgarritasun erraza duen 50 hektarea inguruko parkeak, Gipuzkoako inguruaren erreferente izan nahi du.

_SARRERA. Itziar eta Azkarateko gaina lotzen dituen karreteraren 4. kilometroan kokatzen den harrobiak bere punturik baxuenean izango du bixitarien sarrera zein aparkalekua. Bertatik, parkearen harrera gunera iritsi daiteke bixitaria, egokitutako ibilbide batean zehar, non parkearen inguruko informazioa eskuratu ahal izango duen. Ondoren, parkeko eraikin bakarrean, informazio grafikoa eta erakustokia izateaz gain, atseden gune ere izango da, bertan kokatuko baitira, alberge eta jatetxea. Eraikinak ere, parkearen barneko komunikazio bertikalerako igogailuak izango ditu, komunikazio eta irisgarritasuna bermatzeko.

_ 1.gunea/NEKAZARITZA. Harrobiaren plataformetan kokatuko dira Euskal Herriko barazki eta fruta mota nagusiak, bixitariak hauen berri izateaz gain, zainketa lanetan lagundu dezaten.  3 mailatan banatuko dira, eguzkitzapena eta uraren beharrak kontuan hartuta. Dikeen laguntzaz, landareak behar duten ura eta lurrak ziurtatuko dira.

_ 2.gunea/ABELTZAINTZA. Tontorrerako bidean eginiko ibilbidean zehar aurkituriko zabalguneetan animalia desberdinak hazi eta zainduko dira, bakoitzaren beharrak errespetatuz beti ere. Animalien onurak eta hauek eskainiko dizkiguten produktuak ikusgai izango dira harreta gunean.

_ TONTORRA. Bertan Gipuzkoa zein Bizkaiako lurrak aztertu eta analizatzeko parada izango da, naturaz gozatuz beti ere. Merendero, iturri eta informazio panelek parkearen irakaskuntza didaktiko eta dibertigarrian lagunduko dute.

_ 3.gunea/BASOZAINTZA. Gure eremuko zuhaitzak landatuko dira bertan, espezie desberdinak katalogatu eta hauen erakusketa ibilbide bat sortuz. Katalogo bizi bat sortzea da azkenean helburua.

_ 4.gunea/URA. Ingurugiroa mantentzeko gairik preziatuenak ere izango du bere txokoa parkean, natura moldeatzeaz gain, gizakiaren bizitza garatzeko gai gisa. Horrela beraz, ura oinarri hartuz, kobazuloen bisita zein uraren energia produkziorako kanalak izango dira paseoaren gai nagusiak, ibilbidea harrobian kokaturiko piszina publikoetan bukatuz.

Lanaren garapena hiru pausutan burutu da, horretarako gunearen ezaugarriak zein proiektu errealak aztertuz:

TONTORRA.


HARROBI-PARKEA.


XEHETASUNA (sarrera, 1 eta 4. guneak).


Comentarios

Entradas populares