Plan Orokorra, ITZIAR

Itziar Gipuzkoako kostaldean dagoen herria da, Debako udalerriaren barneko lurretan. Bere kokapena dela eta, auzo izaera duen bizitegi nukleo eta industria nukleo handi zein garrantzitsu batez osatzen da. Ordea, bi guneak ez dute erlazio ezta lotura zuzenik ere eta hirigintza plan honen bidez hori da lortu nahi dena. 6 fasetan garaturiko etxebizitza zein zerbitzu gune berriak proiektatu dira, bizitegi nukleoa eta industrialdea lotuko dituena. Etxebizitza eta parkeez gain, nekazaritza eskola, herriko haur eta lehen hezkuntza eskola eta hotela dira proiektatuak.



Comentarios

Entradas populares