CIC Iktogune


Bidasoa ibaiaren gainean kokaturiko izokinak aztertzeko ikerketa zentrua dugu CIC iktogune. Babesturiko ekosistema honetan, azken urteetan ahalegin berezia egin da izokinak berreskuratu eta hauen ongizatea bermatu eta ugaltzea bizkortzeko.

Industria garapenaren garaian ibaiek izan zuten tratu txarren ondorioz, ibaiko fauna galtzorian izan eta honen berpiztea erronka konplexua bihurtu da. Gainera egun dagoen ingurugiroaren aldeko kontzientziazioa dela eta, garrantzia berezia eman zaie ekosistema aberats hauei, iraganean zuten handitasuna itzultzeari.
Ahalegin horretan, Bidasoa ibaiaren gainean zubi-etxe bat eraikitzeko proiektua jaso da, eraikuntza irakasgaian, izokinen ingurukoak aztertu eta kontrolatu ahal izateko.

Ibaia zeharkatzen duen zubi gisa proiektatu den eraikina da iktogunea. Lurrean eta harrokan finkaturiko bi habe eta hauek biltzen dituzten hiru eraztun dira egituraren oinarria eta bertan finkatzen dira eraikina osatuko duten bestelako elementu guztiak. Oinarrian bertan finkatzen dira, estalki eta zoru aurrefabrikatuak altzairuaren kasuan eta erdi-industrialak zurarenean; oina, solairu mixtoaz eraikitzen da altzairuan eta zura eta bere deribatuen teknika berritzaileak erabili dira zuraren kasuan barne espazioak izango direnetan eta tramex-a zein egur xafla hidrofugoak kanpo espazioetan eta estalkia txapa grekada, zein egurrezko plakaz osatu da. Barne espazioa oinarrizko egituraren barnean kokaturiko kaxa isolatua da, altzairuzko zein zurezko arotzeria duen leihate jarrai gisa, zeinak bigarren azpiegitura bat izango duen sandwich panelez industrializatu eta in-situ osaturiko azpi-estalki bat jasotzeko. Barandilak eta eguzki babes lamak etxe industrial desberdinen produktu aurrekoitziak dira.

Ibaiaren gainean egonik, eraikinak bere medioak izango ditu instalazioei dagokionez. Hori dela eta ur instalazio guztia ur edangarri tanketa bati loturik egongo da, eguzki plaka baten bidez ura berotu eta depurazio sistema baten ondoren ur garbiak zuzenean ibaira isuriko baitira. Instalazio elektrikoari dagokionez, plaka fotoboltaikoak nahikoak izango dira eraikina elektrizitatez hornitzeko.

Materialek eta instalazioa osatzen duten atalek eraikinari itxura industrial bat ematen diote, eraikin teknologiko bat izan nahi baitu, ikerketara bideratzen den eraikin honek. Material berdin baten erabilerak eraikina unitate bat bezala ulertzea errazten du, batasuna sendoa eta betikoa izanik.

_ ALTZAIRUA


_ EGURRA


Comentarios

Entradas populares