Omnibus espaziala [2.1]
Gasteizko
tontorreko jardunari jarraipena emanez, berreraketen pauso ezberdinetan sartu
baino lehenagoko kontuan hartu beharreko irizpideak jorratu nahi izan dira,
tontorra bateragarri bihurtu eta alde zaharrari bere identitatea itzuliko dion
hirigintza+arkitektura plangintza baten bitartez.
Orokorrean,
gure proiektuaren ideia englobatuko ditun bi jarrera nabarmendu nahi dira:
jarrera tradizionala (hots, tokiko ezaugarriak) eta jarrera modernoa
(malgutasuna, industrializazioa eta metodologia). Bi ikuspuntu hauek
poriektuaren geruza guztietan aplikatuko dira, hirigintzatik hasita, eraikuntza
xehetasunera iritsi arte (eskala desberdinak bateratuko dituen programa ez
ezik, horren gisako metodologia bat ere landuko da).
HIRIGINTZA
Aldez
aurretik gure analisietan aipatu moduan, alde zaharreko ezaugarriak hanpatu
nahi dira, tontorrak bizigarritasuna eta osasungarritasuna eskuratu eta
indartzeko. Oinarri teoriko modura Camilo Sitte XIX. mendean egindako
analisietan oinarritu da, trazaduraren nondik norakoak definitzeko. Fdz. De
Betoño irakaslearen laburpenetaz baliatuz, hona hemen Camilo Sitteren
“errezetak”:
Camillo Sitteren “errezetak” (“Hirien eraikuntza oinarri artistikoen
arabera” izeneko 1.889ko liburuan agertu bezala), estetikan eta
funtzionaltasunean oinarrituak, Alemania, Austria, Italia eta Frantziako
adibideak ikusi eta aztertu ondoren:
- Enparantzaren zentruak hutsik egon behar
du. Adibideak: Iturriak Nüremburg, Rotenburg eta Sienako plazetan. Monumentuak
Signoria plazan, Firenzen, eta San Antonio aurreko plazan (Donatelloren
Gattamelataren estatuarekin), Padovan. Garaipen Arkua Parisen eta Erromako foro
errepublikarrean. Obeliskoak Karnaken eta Erromako San Petri plazan.
- Enparantzak itxia izan behar du (bestela ez
da plaza, bidegurutzea baizik). Plaza itxien artean, turbina formakoak
ederrenetakoak dira, sarreretako kaleen perspektibak itxi egiten dituztela.
Adibideak: Uffizi portikoa, Firenze. Kerkboog, Nijmegen. Hofburg –Austriar
Erresumaren jauregia-, Wien; plaza berez ez da itxia, baina jauregiaren forma
ahurrak espazioa nolabait ixten du. Garnierren opera aurreko bidegurutzea,
Paris. Michelangeloren Kapitolioaren plaza, Erroma.
- Enparantzak proportzio egokia behar du
(azpimarratzen du plaza handiegiak ez direla egokiak). Adibideak: Notre Dame
aurreko plaza, Paris; bere eboluzioa Sitteren ustez desegokia izan da. Piazza
Navona, Erroma. Milaneko Duomoaren plaza. Panteoiaren plazatxoa, Erroma.
- Enparantza multzoak ederrak dira. Adibidea:
Salzburgo (Residenzplatz, Domplatz eta merkatuaren plaza). San Marcosen piazza
–katedralera begira- eta piazzeta –aintzirara begira-, Venezia.
- Plaza irregularrak ederrak dira, zurrunak izan ordez malguak direlako.
Beraz, oinarrizko trazadura plaza sistema batean oinarritu da, Gasteizko
tontorrean aintzinan gertatzen zen modu berean. Hirigintza tradizional batean
txertatuko diren eraikin industrializatuak osatuko dute Gasteizko tontorraren
eraberriketa, plaza sistema, oinezko kale ibilbide, eraikinen sarrera eta kale
berrien hornituz. Plaza sistemaren antzera, Alde zaharrean jarraikortasun bat
bilatu nahi da, sare baten antzera, beti ere, eraikinetan zehar integraturik.
Plaza sisteman datza, Alde Zaharraren espazio jarraiak sortzen duen
sentsorialtasuna lortzea, baita ere, eraikin nagusien sarrerak bertara egitea,
hau da, plazak plaza baino gehiago, plaza + fatxada (hiri irudia) izan nahi
dute, fatxada ulertuz eraikina eta hiriaren arteko porositate bat gisa, eta ez
separazioa (jarraikortasuna espazioaren elementu guztietara zabalduko da; kale espazioa,
eraikin espazioa eta bien arteko guneak).
_ Guneak.
Lau gune nagusi bereiztu daitezke tontorreko trazadura berrian; hiru plaza
eta trantsizio kalea.
1. Harrera Plaza _
Hiriko ate zaharraren lekua hartzen duen, etorkizuneko atea izan nahi duen gunea
da. Tontorraren hiru kaleen hasiera izanik ongi etorria ematen dio, Gasteizko
Alde Zaharrera gerturatzen den edonori, eta plaza honek bisitarian duen
eraginak markatuko du, pertsona horrek guneak sor diezazkiokeen sentimentuak.
Hala, bisitariari harrera bat emateko puntuak bertan kokatuko dira eta
aktibitate ekonomiko zein ludikoak bateratuko dira. Administrazio zentrua,
informazio puntua eta bulego eraikina dira bertan kokatzen diren aktibitate
berriak, Alde Zaharra, hiri berriarekin lotuz.
2. Plaza Nagusia _ Hau
izango da tontorreko espaziorik zabal eta hedakorrena. Espazioak sortzeko 60.
hamarkadako garapenkeriaren ondorio den etxebizitza bloke lineala eraitsi eta
elizaren fatxada eta barne patio eraberrituak libre utziko dira, biztanleen
aisialdirako; biztanlegoak Gasteizen dauden etxebizitza sozialeko etxe
desokupatuak betetzera joko dute. Garrantzi handiko nodo gisa, bertan kokatuko
dira ere, Alde Zaharraren erabilera publiko eta erabilienak, egoitza, jatetxe,
hezkuntza-inbestigazio zentrua, aretoa... Espazio hauek jendea biltzera datoz,
puntu neuralgiko berri bat sustatuz.
3. Tridente Plaza _ Hau ez da bilgunerako plaza bat, baizik eta
komunikazio ardatz guztiak jaso eta bideratzera datorren espazio hutsa baita,
aldi berean inguruko eraikin publikoen sarrerak espazio honetatik bideratuz.
Eraikinen ikuspegiak eta lekuaren aberastasunak plaza honi izaera berezi bat
ematen diote.
4. Irudimen kalea _ Ez da
plaza bat, kale trazadura mantendu eta espazio hutsak betetzetik sortuko diren
espazio berrien arteko oreka bilatu da. Ordenazioa kale baten trazaduran eta
atzeko zerbitzu kaleak osatzen dute, Gasteizko trazadura tradizionalean ohikoa
den kale egitura, hain zuzen ere. Kale Nagusitik Irudimenera bideratutako
tailer-dendetara zein eraikin publikora sarrera burutuko da eta atzeko zerbitzu
kaleak hornituko ditu etxebizitza sozialak zein eraikin publikoaren erabilera
mugatuagoak. Tarte espazioak hiri zein herri izaera jasoko du, bertakoak
identifikatuta sentitu eta giro atsegin batean murgildu daitezen.
_ Eraikinak.
Erabilera desberdinak tontorraren ESPAZIOAN zehar banatu dira, euren arteko erlazioak eraikiz. Aurretik egindako analisian esandako moduan, bi erabilera mota nagusitan banatuko da programa: erabilera orokorrak eskala handirako (hiri, udalerri zein lurralde eskala) eta erabilera auzokideak eskala txikirako (auzo eta tontor eskala).
ARKITEKTURA
Hirigintza tradizionalean integratuko dira eraikin modernoak, Alde Zaharra
itxuraberritu eta aldi berean integrazioa bilatuz. Tradizioa eta
industrializazioa uztartzerakoan bi ikuspuntu jorratu dira: oinean modulazioa
eta fatxadan modulazioa.
Modulazio hau, eraikuntza sistema industrializatuen neurriei erantzuna
ematera dator eta egizko zein eraikuntza azkarrari bide ematen dio.
Oineko modulazioa [8 x
12]
Gasteizko Alde Zaharrean ematen diren neurri ohikoen batez besteko bat eta
tokian egoki txertatzen den neurriei erreparatuz heldu gara neurri hauek
ondorioztatzera; hauen artean, lote gotikoak, jauregiak, orubeak ematen duten
ezaugarriei loturiko eta sentsible diren neurriak eta proportzioak dira, baina
beti ere modu industrializatuan aplikagarriak eta behar modernoak asetzeko gai
direnak.
Modulu honen gehikuntza konbinaketek sortuko dute eraikinaren oina eta
baita bere erabileren banaketa egokia eta arrazionala ere.
Fatxadako modulazioa [8 x 4]
Prozedura eta irizpide berdinak jarraitu dira fatxadekin, lekura behar
bezala egokitu eta kanpo-barne erlazioak uztartu ditzan. Oinarri modura,
egurrezko bilbadura tradizionala eta materiale tradizionalak izango dira,
fatxadetan aplikatuko ditugun neurrien oinarria, beti ere, industriak utzitako
abantailak aprobetxatu eta etekin maximoa ateraz.
_
Fatxada banaketa.
Eskema tradizionala jarraituz, Gasteizko fatxaden
inguruko berrirakurketa bat da burutu dena. Behe oineko pilaketa sistemaz
eginiko harrizko fatxadak, harri armatuzko blokez altxaturiko eustermek eutsiko
dute baren egitura zein fatxadaren bilbadura. Egurrezko fatxada egitura eta
adreiluzko betelanak, negutegi fatxada aurrefabrikatuek ordezkatuko dituzte,
eraikuntza teknika berak eguneratu eta etxebizitza tradizionalak itxuraldatuz,
jatorrizko izaera mantenduz beti ere. Teilaz egindako estalki ganbara,
modulazio zurruneko negutegi sistema industrializatuak ordezkatuko du, baina
bere izaera produktiboa errespetatu da.
Bioklimatika eta ongizatearen alde, fatxada teknikora jo
da, hau da, negutegi eta instalazio beharrak jasoko dituen bilbe bat sortu da,
barru-kanpo erlazioak bateratuz. Barne fatxadak izango dira, barne guneen
isolatzaile eta estankotasuna bilatzen dutenak, egurrezko panel aurrefabrikatu
handiak, zelulosazko isolatzaile egituratzailea eta egurrezko akaberak
osatutako panel zurrunak izango dira fatxadak zein barne banaketak burutuko
dituztenak.
Egitura nagusia [8 x 4
x 12]
Altzairuzko zutabe mardulek egurrezko habe laminatuak jasoko dituzte lotura
mekaniko bidez, eraikuntza lehorra sustatu nahi baita sistema industrializatuak
erabiliz. Zutabe konposatuak, merkatuko profil handiak, euren artean uztartuz,
habe lirainak jasoko dituzte, inertzia handia lortuz eta argi handiak
estaltzera etorriko direnak. Honela egitura kanpo fatxadetara eraman eta barne
banaketa libreak posible bilakatuz. Zorua habe nagusietan eusten da egurrezko
lauza konposatu baten bitartez, honela osatua: neurriea eginiko osb lauza
handia, zelulosa konpaktatu isolamendu geruza estrukturala eta barne zorua
osatuko duten osb lamina aurrefabrikatuak zeinak isolamenduan txertaturiko
habexken bitartez eutsiko diren.
Barne banaketa
Egitura fatxadetara eramateak barne banaketa libreak egiteko aukera ematen
digu, hori aprobetxatuko delarik tontor guztiko barne banaketak egin, espazio diafanoak
eta programa konposatu zein konpaktua modu egokian banatzeko.
Estrategia modura zerbitzuak eta espezifikazioak kanpora eramatea da,
erdialdean espazio erabilera anitz eta malguak lortzearren. Honela beraz,
zerbitzuguneak izango dira eraikin guztiaren perimetroan kokaturik eraikina
isolatu eta giro atsegina lortzea ahalbidetuko dutenak.
Metodo hau etxebizitzaren kasuistikan garatu da, honako emaitza hau lortuz.
Kotxe elektrikoen alokairu partikulak
Gasteizen
Jarrera modura autoaren erabilera mugatu nahi ez bada ere, giza bizimoduan
daukan garrantzia kentzearen keinua egin nahi dugu. Hiri tradizionalari lotuz,
honen egitura bilbadura erabilera mixtoa dela kontutan hartuz, tontorrean
ibilgailuen zein oinezkoen presentzia mixtoa ikusten dugu baina beti
bzigarritasuna garatzeko autoen erabilera murriztu nahi da, gune auzotar eta
seguruago baten alde. Horregatik gure proposamenean parkinek eta
ibilgailu-oinezkoen banaketak ez daukate lekurik, autoen presentzia horri
garrantzia kendu eta gune pluralak bultzatuz.
Autoen klimitazioa beste erabilera batzuetan ez da logikoa eta beraz auto
elektrikoen alokairu nukleoak proposatuko dira eskala handiko mugimenduak
ahalbidezteko. Sare hau biztenle guztien esku egonik autoa zerbitzu publiko
bilakatu eta duen izaera pribatua baztertu.
Comentarios
Publicar un comentario