Omnibus espaziala [3.0]
Omnibus: bidaiari desberdin asko garraiatzeko kapazitatea duen ibilgailua.
Aurreko lanak.
1. ANALISIA
Bidaiariak mota askotakoak izan daitezkeen udalerria da Gasteiz, medio eta
eskala desberdinak garatuz, lautadan zabaltzen den hiria delako. Hiritarrak,
herritarrak auzotarrak zein turistak kolektibo anitz eta bateragarria osa
dezakete Gasteizeko Alde Zaharrean, bakoitzaren beharrak aztertu eta erantzun
egoki bat emanez gero beti ere. Horregatik eskala desberdinak aztertzeari ekin
zaio, Alde Zaharreko interbentzioa egokia izan dadin, leku hau baita Gasteizen
gune aipagarri eta zentrala. Zentraltasun ideiak eta erakargarria izateak
dakartzan onurak ere eskala desberdinetakoak dira; alde batetik, auzo maialan,
erregenerazio bat aurrera eramateko aukera paregabea eskaintzen da; hiri
maialan, Alde Zaharrak historikoki izan eta gaur egun galdua duen garrantzia berreskuratu
dezake; eta udalerri mailan, kontzeju desberdinen lokarri modura sortutako
espazioa izango da.
1.A. AZTERKETA.
Alde Zaharra
Arazoen kasuistika aztertuz, erregenerazio bat planteatzen da Alde
Zaharrean, eskala desberdinetako proposamenak uztartuz ERREGENERAZIO
INTEGRATZAILE bat sortuz. Erregenerazio honek berreraiketa eta interakzioaren
pizketa barneratu behar du, zentru neuralgiko baten izaera berreskuratu eta
gune erakargarri izan dadin. Horregatik emango dira bi jarduera: hanpaketa eta.
sorketa lana.
HANPAKETA:
_ Espazio libreak: Lote gotikoen artean gelditu diren
barne patio hutsen birgaitzea, mantentzea eta publiko bilakatzea.
_ Ekipamenduak: Kirol ekipamenduei erabilera berriak
gehitu eta zerbitzu egokiago eta aberatsagoa eskaintzea. Hezkuntza, formazio
eta inbestigazio alorra indartzea, egun dagoen sareari jarraitasuna eman eta
hezkuntza bukatu bat izateko aukera eskaintzea.
_ Produkzioa: Sormeneko tailer dendak ugaritzea,
auzokide, gazte, etorkin zein langabetuei bere gaitasunak jendaurrera emanteko
aukera eskaini.
_ Erresidentziala: Etxebizitza sozialen sarea indartu,
auzoan bertan dauden familia behardunei laguntza eskaintzeko. Lote gotikoen
etxebizitza tipologiak dituen gabezia modernoei erantzu egokia eman nahi zaie,
zerbitzu osagarriekin.
SORTUZ:
_ Espazio libreak: Lehen harresi gerrikoaren
birgaitzearen jarraipena, Gasteiztarrek bere iraganaren kontzientzia landu
dezaten. Barne patio hutsetan bestalde, baratza kolektiboen bidez erabilera
berri bat gehitu nahi zaie.
_ Ekipamenduak: Gizartaren aniztasunari erantzunez,
elkargune kultural bat proposatzen da esperientzia desberdinen ideien
elkartrukea suspertzeko gunea eginez. Auzokidetza zein hiri-alde zaharraren
arteko erlazioak jorratzeko elkarte gastronomiko publikoa, guztiontzat trabarik
gabe gastronomiaz gozatzeko. Areto erabilera anitzak festa, ekitaldi kulturalak
edota edozein ospakizun garatu ahal izateko bidea eman dezan.
_ Produkzioa: Sormeneko tailer denden eta Gasteizko
lautadako produktuen salmenta zuzena ahalbidetzeko azoka gunea.
_ Tertziarioa: Inbestigazioarei lotutako laborategiak
enpresa elkarguneak zein alokatzeko bulegoak. Gasteizeko lurralde mailako
administrazio gunea. Gasteizeko jasangarritasun, auto hornikuntza eta
ekologiaren ingurukoak aztertuko dituen espazioa, CIC EKOGUNE, aldi berean
lurralde guztiaren batasuna eta oreka uztartuz.
_ Erresidentziala: Inbestigazio eta hekuntzarekin
lotutako egoitza. Lote gotiko tipologiak ekutik dakartzan instalazio gabeziak
sortutako arazoak konpontzeko zerbitzu guneak: labanderiak, sukaldeak, bainu
etxeak...
1.B.C.D. ANALISIA.
Kontzeptuen katalogazioa//Errealitatearen kaptazioa
Azterketa burutzeko Gasteizko udalerria hiru mailatan aztertua izan da:
_ HIRI MAILAKO ANALISIA
_ AUZO MAILAKO ANALISIA
_ AUZO MAILAKO ANALISIA
_ EREMUAREN MAILAKO ANALISIA
1.E. IZAERA
FISIKOA.
Tontorreko ebaketak espazioen identifikazioan laguntzen dute eta gunearen
eskema antolatzailea egiteko ezinbesteko dira. Eskema honetan harresien gaineko
espazio desorekatua eta azpiko gune ordenatua bereiz daitezke., baita horrek
dakarren dentsitate desoreka ere: maldan kokatzen den ertaroko egituraketak
etxebizitza dentsitate oso altua duen bitartea, tontorrean, eraisketa
desberdinen ondorioz alde zahar izaera galdu eta dentsitate eskaseko gune
bihurtuta ailegatu da gaur egunera.
2. IRIZPIDEAK
2.A.B. ETAPA
PLANA.
Programa zabal eta konplexuari erantzun egoki bat emateko, beharrizanak
analizatu eta prioritate mailak ezarri dira, gunearen errekonbertsioa pausoka
eta modu egokian eman dadin. Prioritate mailak betez gero, auzoa pixkanaka
berrituz joango da, garapen orekatu eta eskalonatu batean. Gainera, aurreko
proiektuko proposamenek lekua dute egingo diren interbentzioetan udalerriko eta
auzoko planak uztartuz. Horrela beraz, 4 maila eta bi egoera bereiztu dira, programa
sailkatzerako orduan: 1-4. mailak [prioritate altuenetik baxuenera] eta
hobetu-sortu [Alde Zaharrean egin beharreko interbentzioen izaeraren arabera].
Taula beraz, goitik behera eta ezkerretik eskubirako norabidean irakurri
beharko da:
[1]+[2]+[3]+[4] / HOBETUZ _ Auzo maila
Beharrizan hauek estu lotuta daude auzo mailako beharrizanekin eta beraz
izaera duen tontorreko aldea bideratu zaie, hau baita, AUZO IZAERA mantendu
duen tontorreko gune bakarra. Gainera kantoeien gertutasunak estu lotzen du gainerako
Alde Zaharrarekin eta bere zentrutasunak jardueren garapenean laguntzen du.
Eskala txikiko interbentzioak dira.
_ [1] / HOBETU _ Barne patioen berreraketa
_ [2] / HOBETU _ Lote gotikoen osaketa
_ [3] / HOBETU _ Auzo mailako zerbitzugintza
_ [4] / HOBETU _ Interbentzio sozialak
[1]+[2]+[3] / SORTUZ _ Auzo + Hiri + Udalerri maila
Beren eskala handiak auzoarekin bai baina hiria eta udalerriarekin
zerikusia duten funtzioak biltzen ditu. Izaera publikoak eta irisgarritasun
beharrak hiritik gertuago dagoen gunean kokatzera eraman gaitu, gune honek
aukera aberatsagoak eskaintzen baititu instalazio modernoak denen eskura
jartzerako orduan. Gunearen IZAERA BERRESKURATZEA derrigorrezko izango da
jarduerak lekuarekin uztartu eta gainerako tontorreko espazioekin orekan egon
daitezen.
_ [1] / SORTUZ _ Hezkuntza + Inbestigazioa
_ [2] / SORTUZ _ Enpresagintza
_ [3] / SORTUZ _ Egoitza + Merkatua
_ [4] / SORTUZ _ Harresien berreraketa
2.C. BERRERAKETA.
Gasteizko Alde Zaharrean gaudela ahaztu gabe, gune guztiak inguruarekin
kontextuan jarri eta egoki lantzeak, proiektuaren batasunean lagunduko du. Alde
Zaharrak Ertaroko ezaugarriak mantendu baditu ere, tontorrak bere izaera galdu
eta oasi bat bilakatu da auzoan bertan. Horregatik beharrezkoa da tontorrak ere
IZAERA berreskurtazea, ertaroan izan zuen bizitza bilatu eta egituraketa garbi
zein erabilgarri bat izan dezan. Ondorioz, ertaroko teknikak erabiliz eta
industriak emaniko materialez osatuz, egiazko arkitektura baten alde egin da,
tontorrak inguruarekin batasun bat izan eta Alde Zaharraren orekaren bila.
Orokorrean, gure proiektuaren ideia englobatuko ditun bi jarrera nabarmendu
nahi dira: jarrera tradizionala (hots, tokiko ezaugarriak) eta jarrera modernoa
(malgutasuna, industrializazioa eta metodologia). Bi ikuspuntu hauek
poriektuaren geruza guztietan aplikatuko dira, hirigintzatik hasita, eraikuntza
xehetasunera iritsi arte (eskala desberdinak bateratuko dituen programa ez
ezik, horren gisako metodologia bat ere landuko da).
3. HIRIGINTZA
Gure hirigintza proposamena ez da amaierako akabera bat, artezpide batzuen
atzetik datorren proposamen posible bat baizik. Sistema zabalik gelditzen da
etorkizunean proposatu daitezken posibilitateetara, diseinuak onartzen duen
neurrian behintzat. Jarraitu beharreko artezpideak, 2.D planoan agertzen den
moduan burutu beharko dira, hau da, eraikuntza erretikula bat eta espazio sarea
eta honi loturiko erabilera desberdindun eraikin multzo bat uztartuz sortuko da
emaitza.
Ariketa modura, posibilitate bat garatu dugu:
3.A. PLANGINTZA
_Camilo Sitte
Aldez aurretik gure analisietan aipatu moduan, alde
zaharreko ezaugarriak hanpatu nahi dira, tontorrak bizigarritasuna eta
osasungarritasuna eskuratu eta indartzeko. Oinarri teoriko modura Camilo Sitte
XIX. mendean egindako analisietan oinarritu da, trazaduraren nondik norakoak
definitzeko.
_ Enparantzaren zentruak hutsik egon behar du.
_ Enparantzak itxia izan behar du (bestela ez da plaza,
bidegurutzea baizik).
_ Enparantzak proportzio egokia behar du (azpimarratzen
du plaza handiegiak ez direla egokiak).
_ Enparantza multzoak ederrak dira.
_ Plaza irregularrak ederrak dira, zurrunak izan ordez malguak direlako.
_Matthew Frederick
101 Things I Learned in
Architecture School publikazioan agertzen diren 101
arkitektura artezpideetatik 3. Puntua nabarmendu nahi da, hirigintzaren
ingurukoak azaltzen baitira bertan. Artezpide hau, jarraibide izango da
Sitteren teoriarekin batera, gure hiri plangintzarako, izan ere, eraikinak eta espazio
publikoa batera proiektatu beharko dira, sistemak agintzen duen modura.
Orotara, espazio publiko “positiboak” proposatzen dira bi zentzutan: plaza
zentzuan zein kale zentzuan eta ez espazioan galduta dauden objektu
indetermitatu eta desordenatu gisa.
3.B.C. ORDENAZIOA.
Beraz, oinarrizko trazadura plaza sistema batean oinarritu da, Gasteizko
tontorrean aintzinan gertatzen zen modu berean. Hirigintza tradizional batean
txertatuko diren eraikin industrializatuak osatuko dute Gasteizko tontorraren
eraberriketa, plaza sistema, oinezko kale ibilbide, eraikinen sarrera eta kale
berrien hornituz. Plaza sistemaren antzera, Alde zaharrean jarraikortasun bat
bilatu nahi da, sare baten antzera, beti ere, eraikinetan zehar integraturik.
Plaza sisteman datza, Alde Zaharraren espazio jarraiak sortzen duen
sentsorialtasuna lortzea, baita ere, eraikin nagusien sarrerak bertara egitea,
hau da, plazak plaza baino gehiago, plaza + fatxada (hiri irudia) izan nahi
dute, fatxada ulertuz eraikina eta hiriaren arteko porositate bat gisa, eta ez
separazioa (jarraikortasuna espazioaren elementu guztietara zabalduko da; kale
espazioa, eraikin espazioa eta bien arteko guneak).
_ Guneak.
Lau gune nagusi bereiztu daitezke tontorreko trazadura berrian; hiru plaza
eta trantsizio kalea. Bertan antolatuko dira programan jasotako erabilerak,
espazioa guztia baita, kanpo-barru mugarik gabe.
1. Harrera Plaza.
2. Plaza Nagusia.
3. Tridente plaza.
4. BIRGAITZEA
Prioritate handieneko guneak eraberritzetik hasi da
proiektua, gune hauek eraberritzeko metodo bat proposatuz. Programa aurreko
puntuetan definitu da. Horretarako oinarri hartu da mendebaldeko harresia eta
ertaroko lote gotikoen arteko espazio hutsa.
Mendebaldeko patioa eraberritzeko sistema Alde Zaharreko
gainerako patioetan ere aplikagarri da, hauen egitura mantenduz eta elementu
gutxi batzuen bidez, gune hauen funtzio aldaketa ematen baita. Honetaz gain,
irisgarritasun gurutzatuaren bidez guneen osasungarritasun eta
bizigarritasunean ere eragin nahi izan da, edozein arazoren aurrean erantzun
egoki eta azkar bat emateko moduan.
_538m. Kota honetan kokatzen
dira lote gotikoekin lerrokatuta etxebizitzen patio pribatuak.
_542m. Gune publikoa da eta
irisgarritasuna bermatzea da helburu nagusia.
_545m. Harresiaren maila da honakoa
eta honen eraberritzea proposatu da, iragana egungo istorien zati izan dadin.
Hirigintza tradizionalean integratuko dira eraikin modernoak, Alde Zaharra
itxuraberritu eta aldi berean integrazioa bilatuz. Tradizioa eta industrializazioa
uztartzerakoan bi ikuspuntu jorratu dira: oinean modulazioa eta fatxadan
modulazioa.
Modulazio hau, eraikuntza sistema industrializatuen neurriei erantzuna
ematera dator eta egizko zein eraikuntza azkarrari bide ematen dio.
Oineko modulazioa [8 x 12]
Gasteizko Alde Zaharrean ematen diren neurri ohikoen batez besteko bat eta
tokian egoki txertatzen den neurriei erreparatuz heldu gara neurri hauek
ondorioztatzera; hauen artean, lote gotikoak, jauregiak, orubeak ematen duten
ezaugarriei loturiko eta sentsible diren neurriak eta proportzioak dira, baina
beti ere modu industrializatuan aplikagarriak eta behar modernoak asetzeko gai
direnak.
Modulu honen gehikuntza konbinaketek sortuko dute eraikinaren oina eta
baita bere erabileren banaketa egokia eta arrazionala ere.
Modulu hau beraz, malla malgu baten oinarria izango du erabilera
desberdinak sistema berdin batean sartu ahal izateko. Programak eskatzen duen
erabilera desberdinak sistema konstruktibo bateratu batean txertatzeko, kutxa
sistema bat proposatu da; sistema hau ez espazio estatikoak sortzeko moduan
ulertu behar baizik eta, espazio indefinitu malgu batean erabilera
espezifikoago batzuk txertatzean datza. Espazio berri hauek ere, kutxa baten
barruan badaude ere, erabilera anitzekoak izanen dira, honek espazioen
erabilera librea eta antolaketa desberdinak ahalbidetzen dituelarik. Kutxa
sistema gainera, estankotasun termikoa lortzeko soluzio modura ere ulertu
beharko da, hemendik ondorioztatuz erabilera bat ere kutxatik kanpo erretikulan
barna jarri daitekeela, estankotasuna erabilera honen helburua ez baldin bada.
Fatxadako modulazioa [8 x 4]
Prozedura eta irizpide berdinak jarraitu dira fatxadekin, lekura behar
bezala egokitu eta kanpo-barne erlazioak uztartu ditzan. Oinarri modura,
egurrezko bilbadura tradizionala eta materiale tradizionalak izango dira,
fatxadetan aplikatuko ditugun neurrien oinarria, beti ere, industriak utzitako
abantailak aprobetxatu eta etekin maximoa ateraz.
_ Fatxada banaketa.
Eskema tradizionala jarraituz, Gasteizko fatxaden
inguruko berrirakurketa bat da burutu dena. Behe oineko pilaketa sistemaz
eginiko harrizko fatxadak, harri armatuzko blokez altxaturiko eustermek eutsiko
dute baren egitura zein fatxadaren bilbadura. Egurrezko fatxada egitura eta
adreiluzko betelanak, negutegi fatxada aurrefabrikatuek ordezkatuko dituzte,
eraikuntza teknika berak eguneratu eta etxebizitza tradizionalak itxuraldatuz,
jatorrizko izaera mantenduz beti ere. Teilaz egindako estalki ganbara,
modulazio zurruneko negutegi sistema industrializatuak ordezkatuko du, baina
bere izaera produktiboa errespetatu da.
Bioklimatika eta ongizatearen alde, fatxada teknikora jo
da, hau da, negutegi eta instalazio beharrak jasoko dituen bilbe bat sortu da,
barru-kanpo erlazioak bateratuz. Barne fatxadak izango dira, barne guneen
isolatzaile eta estankotasuna bilatzen dutenak, egurrezko panel aurrefabrikatu
handiak, zelulosazko isolatzaile egituratzailea eta egurrezko akaberak
osatutako panel zurrunak izango dira fatxadak zein barne banaketak burutuko
dituztenak.
Altzairuzko zutabe mardulek egurrezko habe laminatuak jasoko dituzte lotura
mekaniko bidez, eraikuntza lehorra sustatu nahi baita sistema industrializatuak
erabiliz. Zutabe konposatuak, merkatuko profil handiak, euren artean uztartuz,
habe lirainak jasoko dituzte, inertzia handia lortuz eta argi handiak
estaltzera etorriko direnak. Honela egitura kanpo fatxadetara eraman eta barne
banaketa libreak posible bilakatuz. Zorua habe nagusietan eusten da egurrezko
lauza konposatu baten bitartez, honela osatua: neurriea eginiko osb lauza
handia, zelulosa konpaktatu isolamendu geruza estrukturala eta barne zorua
osatuko duten osb lamina aurrefabrikatuak zeinak isolamenduan txertaturiko
habexken bitartez eutsiko diren.
Banaketa SISTEMA EGITURATZAILEA
Egitura fatxadetara eramateak barne banaketa libreak egiteko aukera ematen digu, hori aprobetxatuko delarik tontor guztiko barne banaketak egin, espazio diafanoak eta programa konposatu zein konpaktua modu egokian banatzeko.
Estrategia modura zerbitzuak eta espezifikazioak kanpora eramatea da, erdialdean espazio erabilera anitz eta malguak lortzearren. Honela beraz, zerbitzuguneak izango dira eraikin guztiaren perimetroan kokaturik eraikina isolatu eta giro atsegina lortzea ahalbidetuko dutenak.
Metodo honen bitartez soluzio desberdinak pribatutasun maila desberdine artean garatzeko posibilitatea zabaltzen da, anbito zein erabilera desberdinetarako erabiaki desberdienen arteko aukeraketa batek kutsu bat edo beste emonez. Bi kasu eraman dira detailera: Modulo pribatua, etxebizitza batean aplikatuta, eta Modulo prublikoa, ikasgela batean aplikatuta:
_ MODULU PRIBATUA: etxebizitza
EBAKETA orokor propositiboak
Proposaturiko sistemaren adibidezko ordenazioaren ebaketak garatu dira, eraikuntza sistemaren aplikazio-malgutasuna azaltzeko.
Proposaturiko sistemaren adibidezko ordenazioaren ebaketak garatu dira, eraikuntza sistemaren aplikazio-malgutasuna azaltzeko.
6. OSAGARRIAK
Jarrera modura autoaren erabilera mugatu nahi ez bada ere, giza bizimoduan
daukan garrantzia kentzearen keinua egin nahi dugu. Hiri tradizionalari lotuz,
honen egitura bilbadura erabilera mixtoa dela kontutan hartuz, tontorrean
ibilgailuen zein oinezkoen presentzia mixtoa ikusten dugu baina beti
bzigarritasuna garatzeko autoen erabilera murriztu nahi da, gune auzotar eta seguruago
baten alde. Horregatik gure proposamenean parkinek eta ibilgailu-oinezkoen
banaketak ez daukate lekurik, autoen presentzia horri garrantzia kendu eta gune
pluralak bultzatuz.
Autoen klimitazioa beste erabilera batzuetan ez da logikoa eta beraz auto elektrikoen
alokairu nukleoak proposatuko dira eskala handiko mugimenduak ahalbidezteko.
Sare hau biztenle guztien esku egonik autoa zerbitzu publiko bilakatu eta duen
izaera pribatua baztertu.
Comentarios
Publicar un comentario