argazkiak margotuz


HIPERREALISMOA // Pintura errealistaren tendentzia erradikalena da, Estatu Batuetan XX. mendeko 60. hamarkadan sortua eta errealitatea argazkiek berek baino fidelitate eta objetibitate handiagoz irudikatzea du helburu.

Hiperrealismoa ikusgarria bada ere, ezin du argazkilaritzarekin konpetitu paisaiaren irudigintzan, ez detaile, ezta egoeraren deskribapenean ere, baino pinturak badu zerbait, argazkiari protagonismoa kenduko diona; mihise baten gainean egiten lana, artistaren ikutua eta kolorearen erabilera ez da lortuko argazki bidez. Eta beraz, gai berak lantzen badituzte ere artearen bi arlo gisa bereiztu beharko lirateke, batak ezin baitu bestearen aurka konpetitu: argazkilaritza-pintura.

Espainia mailan Antonio Lopez (Tomelloso, 1936) izan da hiperrealismoaren jaun eta jabe eta XX. Mendeko pintura espainiar hiperrealismoa nazioartean ezagutzera eraman duen artista. 1985ean, Premio Principe de Asturias saria eman zieten arteen alorrean, bere karrera luze eta zabalaren ondorioz. Bere Madrileko ikuspuntuak ezagunak dira, Gran Viako bere irakurketak zein Madrileko panoramikak besteak beste.

Bere hitzetan:

“Una obra nunca se acaba, sino que se llega al límite de las propias posibilidades.”


Baino mugimendu hau ez da Antonio Lopez-ekin amaituko. Hiperrealismoak arrakasta du gazteen artean ere, belaunaldi berriak ere lantzen duten gaia baita ere.
Arkitektura ardatz hartuz, Antonio Lopez, zein Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) berak ere, ikuspegi desberdin bat eskaini nahi dute, propioa eta subjetiboa, errealista zein surrealista, surrealismoak errealismoa baitu ere ardatz. Espazio gardenak eta arkitektura herrikoia izaten dira, bolumen perfektuak edo bere historiaren aztarnak erretatzeko, gehien lantzen diren gaiak.






Lehen pintoreak baziren ere proiektu berrien marrazkiak eta maketak egiten zituztenak ere, gaur egun pintore horiek errealitatea irudikatzen dute. Arkitektura eta pintura lotzen zituen aria eten egin baita teknologia berrien ondorioz. Gizarteak pinturaren bitartez erretratuak egiteko zuen beharra galdu egin da eta berreskuraezina bada ere, pinturak museotako paretetan zintzilikatzen diren mihiseak izan behar dute?

Beharra izatetik aisialdi bihurtu da pintura.
Zein izango da beraz aisialdi honen etorkizuna?

Egun Bilboko Arte Ederren museoak artelan hauetaz gozatzeko aukera ematen du. Lazkanoren erakusketak lehengo urtean arrakastatsua izan zen eta Antonio Lopez-enak arrakastatsua izateko aukera guztiak ditu.




Urtarrila bitartean Bilbon...

Comentarios

Entradas populares