mendialdeaz esatekoa

Analisiarekin hasi baino lehen eskema honen bidez gure lanaren nondik-norakoak azaldu nahiko genituzke. 
01. Helburuekin hasiz, herriak berpiztea garrantzitsua da bizirik iraun dezaten. Ordea, ezinezkoa da Gasteizekin konpetitzea eskualdean duen eragina izugarria baita gaur egun, herriak bere dependiente bihurtu arte, eta beraz, modu zentzudun batean, esku hartze txikiekin herriari bizia itzuli nahi zaio.
02. Tresnak analisiaren bidez zehazten dira eta horretarako lurraldea eskala desberdinak erabiliz aztertu da, eskualdetik hasi eta herri mailaraino, eragiteko tresnen bila.
03. Eragiteko erabiliko diren baliabideei dagokionez, analisitik ondorioztatu denez, batetik komunikazioan eragitea beharrezkoa da herrien bizi maila hobetu nahi bada eta bestetik, ura da lurraldea antolatu eta bere bizitzak jarraitu dezan beharrezko elementua.
04. Beraz, ikuspuntu desberdinak landu dira proposamenak eraginkor eta lehen esan bezala zentzudunak izan daitezen, horien artean: kultura, kirola, hezkuntza, nekazaritza, hirigintza hobekuntza eta etxegintza minimoa.


Analisiari hasiera emateko eskualde egitura aztertu da, Gasteiz bera eta inguratzen duenaren ikuspuntu orokor bat izateko. Beheko grafikoan ikusten de bezala, Gasteizko udalerrria landa eremu batean kokatzen da mendiz inguraturik, hauek aldi berean muga direlarik. Mendiak ibaien ager puntu izanik, Zadorrara bera Entziako mendilerroan jaiotzen da Gasteizko udalerriaren iparraldean. Hiriko eraztun berdea hornitzeaz gain Ulibarriko-ganboa urtegia urez betetzen du, Gasteiztarrek etxeetan ura izan dezaten.


Hiri eskalara gerturatuz, arrosa kolorez bete dira hiria osatzen duten etxebizitzak, granatez industria guneak Gasteiz inguruan eta zirkuluz hiria inguratzen duten eta aintzinan hornitzen zuten 63 herrixka. Denen artean Gasteizko udalerria osatzen dute dentsitate altuko puntu batetik hasi, Gasteizko alde zaharra, eta landan sartu ahala dentsitatea gutxituz, nekazal lurrak ematen dutenera egokituz. 63 herrixkak hiriaren inguruan banatzen dira landa/nekazal eremu batean eta eremu hori inguratzen du, hegoaldetik Gasteizko mendiak eta mendebaldetik Badia mendikateak eta iparraldetik Kantauri eta Ebro isurialdeak bereizten dituzten mendiak. Horretaz gain, lautadan belardiak agertzen dira (Olarizu eta Araka) eta Gasteiz inguratuz, lehen aipatutako eraztun berdea.



Hiri eskala honetan aztertu dira ere, mendialdearen gunea osatzen duten herrixkak Gasteizera hurbiltzeko dituzten ibilbideak transportu mota guztiak kontuan hartuz. 4,5km eta 15km ko erradio batean aurkitzen diren herri guztiak arazoak dituzte gaur egun kotxea ez den beste medio bat erabiltzerako orduan XX. mendean oztopoak jarri baitira gure lurralde osoan. Oztopo horiek gainditzea da gaur egun egingo diren proposamen guztien lehen pausua. Oztopoak gainditzea lortuz gero, herrietako bizi kalitatea hobetzeaz batera, herrixken arteko komunikazioa berrezartzea lortuko litzake.


Eskala berean jarraituz, Arabar lautada hornitzen duen ur sistema aztertu nahi izan dugu, ura baita bizitzaren motorra eta beraz, baita Gasteizko udalerriaren motorra. Zadorra ibaia, Ebroren afluentea, da Arabako lautada egituratzen eta urez hornitzen duena. Lautadako ibairik garrantzitsuena izanez, bera arduratzen da, ulibarriko urtegiak urez betetzeaz eta Gasteiko zein Badiako mendietan jaiotzen diren ibai guztiak zadorran bukatzen dute bere ibilbidea. Herrixka guztiak bere inguruan dituzten ibaiak erabiltzen dituzte hornitu eta ur biltegiak betetzeko. Mendietan ez, baino Gasteizen ekialdean garbi agertzen dira soroak ureztatzeko erabiltzen den ur sistema. Bestetik, uraren sisteman ere garbi agertzen dira komunikazio estruktura handiak behar dituzten ur kanalak, bai N-1 ak eta baita Forondako aireportuak ere. Bukatzeko esan, Gasteizeko ur hornidura modu erradial batean egiten dela.


Herri esakalara hurbilduz, gure herrixketako ingurua aztertu nahi izan da, landa lurren eta basoen arteko mugak nola ematen diren aztertu, urak soroekin duen erlazioa ikusi eta bideak nola antolatzen diren jakiteko.


PROPOSAMENei dagokionez, tresnen metodo bera jarraitu nahi izan da eskualdeko proposamen batetik hasi eta herri proposamenean bukatzeko.

Eskualdeari dagokionez, lehen aipatu den komunikazio desegokia gabezia garrantzitsua da Gasteizko ongizatea lortu ahal izateko. Herri hauek kotxez komunikatzen dira gaur egun Gasteiz hiriarekin eta helburua bide sare bat proposatzea izango litzake, bestelako mendioak baztertuta gelditu ez daitezen.
01. Hasteko erdialdea eta Gasteiz-en biziguneak erlazionatu behar dira modu erradial batean eta gaur egun aspektu hori beteta dago Gasteizko udalak duen autobus tranbia zerbitzu aberatsaren bitartez.

02. Bigarren pausua, inguruan dauden herriak, Gasteizeko egitura erradialarekin lotzeak bere garrantzia du, medioen arteko elkarbizitza egon dadin. Sistema erradial hau sortzeko ur sistemaren planoa hartu da oinarri eta modu eskematiko batean ibaiak herri guztiak lotzen dituztela ikusi da 12 ibai linea erabiliz. Zadorra eta Alegria ibaiak dira linea horiek bateratu eta Gasteizera hurbiltzen dituztenak. Gainera ibai ertzeko komunikazioa oso atsegina izan daiteke, urak inguruko tenperatura erregulatzeko duen gaitasuna dela eta.


03. Azkenik, ibai linea horiek lotzea ezin bestekoa da, herrien arteko komunikazioa hobetu nahi bada, erradialak herriak Gasteizekin soilik komunikatzen baititu. Horregatik lehen eraztunak Gasteiz barruko erradioak lotzen ditu eta aski ezaguna da, Gasteizko gerriko berdea bezala. Bigarren eraztunak landa inguruko herriak bilduko lituzke, lada gerriko bezala eta azkenik mendialdeko herriak mendi eraztun baten bidez komunikatuko lirateke.


Proposamenei bukaera emateko, herri eskalara gerturatu nahi izan dugu, herrien beharrei erantzun bat eman ahal izateko. Herriaren egitura mantenduz, ekintza gehigarriak txertatuz (kirola, kultura eta nekazaritza) eta etxebizitza minimoa ziurtatuz herrien berpiztea eman nahi da herritarren beharrak kontuan hartuz. Inoiz ez da arkitektura berria inposatuko eta metodo tradizionalak erabiliz herriaren erregenerazio bat da bilatzen dena.


by Ane Miren Altuna, Ane Meaza, Xabier Polledo, Irene San Sebastian

Comentarios

Entradas populares