zaharkitzapen programatua


Produktu baten bizitza erabilgarriari bukaera zehatza ezartzeari deritzo, ekoizleak berak produktua diseinatu eta merkaturatzean aurreikusi dena. Horrela, erabiltzaileak behar baino lehenago baztertu beharko du erositako produktua, ekoizleak produktu horretarako ordeko osagairik eskaintzen ez duelako edo produktua konpontzeko zerbitzu teknikoa bertan behera uzten duelako. Politika honen helburua kontsumoa areagotzea da. Izan ere, zaharkitze programatuak egiten duena erabiltzaileak gehiago kontsumitzea da, hau behar baino lehen erostera behartzen duelako.

Bonbilak dira programa honetako lehen objektuak. Ginebran 1924 urtean munduko bonbilla produzitzaile nagusiak elkartu ziren, eta mundu osoko bonbillen bizitza erabilgarria mugatu zuten, produktu honen kontsumoa areagotzeko. Sortutako planari Phoebus deitu zioten. Honen ondorioz, bonbillen bizitza 1000 ordutara mugatu zen; data hau baino lehen, 2500 orduko bizitza izan zezaketen bonbillak. Diseinatzaileak beren produktuen diseinua aldatzera behartu zituzten, bonbilla berriek 1000 orduko iraupena baino gehiago ez izateko.

Jatorria bonbilan izan bazuen ere, gaur egun, gure ekonomia “modernoa”ren motorra da zaharkitze programatua. Estropeatzen diren objektuak sortuz kontsumo jarrai bat bilatzen du merkatuak produkzio katea gelditu ez dadin. Eta iparraleko herrietan teknologian dirua gastatzean gizartearen osasun maila ona mantentzeaz arduratzen bada, arazo handi bat sortzen da herrialde pobreentzat.
Guk erabiltzen dugun guztia hirugarren mundura bidaltzen da “erabilko da” aitzakipean. Errealitatean ordea, bidaltzen den guztiaren %3 soilik ez da berrerabiltzen eta beste guztia zabortegi digital izugarrietan pilatzen da, inguruan bizi diren gizakien osasun maila jeitsiz.
Alde batean hazten den guztia, beste aldean guxtituko da.

Arazoa beraz ez da gure ekonomiaren motorrean eragin ditzaken kalteak, ongizate estatuaren desagerpenarekin batera noski, baizik eta gure kontsumitu beharrak ingurumenean sortzen dituen kalteak. Lehengaiak agortzeaz gain, gure herrialdeetan nahi ez ditugun zabortegiak beste herrialde batzuetan pilatzen dira, horrek dakartzan kalte guztiekin batera.

Baina zer gertatuko litzake arkitekturak ere zaharkitze programatua izango balu?
Etxegintza sektorea berrindartzeko modua litzake honakoa... baina zeren truke?

Imajinatu ezazue momentu batez zuen etxeak kaduzitate data bat izatea...


COMPRAR, TIRAR, COMPRAR
tve documental


Comentarios

Entradas populares